Santiago (Kuba)
Santiago Santiago de Cuba | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Kuba |
Kubako probintzia | Santiago de Cubako probintzia |
Izen ofiziala | Santiago de Cuba |
Jatorrizko izena | Santiago de Cuba |
Posta kodea | 90100, 90200, 90300, 90400, 90500, 90600, 90700, 90800, 90900, 91000, 91100, 91200, 91300 eta 91400 |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°01′18″N 75°49′46″W / 20.0217°N 75.8294°W |
Azalera | 1.032,29 km² |
Altuera | 82 m |
Mugakideak | Guamá (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 444.851 (2011) −64.292 (2004) |
Dentsitatea | 431 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1514 |
Telefono aurrizkia | 22 |
Ordu eremua | UTC−05:00 |
Hiri senidetuak | Palermo, Santiago de Compostela, Cartagena de Indias, Esmeraldas (en) , Lisboa, Maracaibo, Montego Bay, Oakland, Rosario, Sabaneta, Santiago de los Caballeros, Napoli, Diadema (en) , San Petersburgo, Maracay eta Toluca de Lerdo |
Santiago[1] (gaztelaniaz: Santiago de Cuba) Santiago de Cubako probintziaren hiriburua da, Kubako bigarren hiri garrantzitsuena Habanaren ondoren. Uhartearen ekialdean kokatuta Ekialdeko probintzia zenaren hiriburua izan zen eta gaur egun izen bereko probintziaren burua da. Hiriaren fundatzailea Diego Velázquez de Cuéllar izan zen, 1515an, Kuabako lehenengoko zazpi herrien artean. Hernán Cortés konkistatzailea herri berriaren lehenengo alkate izan zen eta Mexiko konkistatzera abiatu zenean handik irten zen. Pánfilo de Narváez konkistatzaile eta esploratzaile ere herritik beraretik Floridako kostaldetara abiatu zen; bidaia hartara Narváez Aintzindari tituluaz eta gobernatzaile tituluaz irten zen baina bidaiak porrot egin zuen eta haren bitartean Narváez hil egin zen.
Santiago Kuba osoko lehenengo hiriburua izan zen. Haren portutik Afrikatik eramandako lehenengo esklabo beltzak sartu ziren uhartean. Horregatik Santiago sustrai espainiarrekin batera sustrai afrikarrak azter daitezke.
Kokapen geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santiago uhartearen hego-ekialdean dago eta hauexek dira bere koordenadak: 20°01'17.42" N, 75°49'45.75" O. Historikoki Kubako bigarren hiri garrantzitsuena izan da eta gaur egun populazio handiena duena. Hango badiak Karibe itsasora ematen du eta garrantzi handiko itsas portua du.
Hiria badiaren inguruan handitu da, Sierra Maestra azpian. Ondorioz, hiriaren orografia nahasia da, aldapa ugariz eta hori da, alegia, Santiagoren ezaugarri nagusietariko bat.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Santiago) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 28 | 28 | 28 | 28 | 29 | 30 | 31 | 31 | 31 | 30 | 30 | 28 | 29.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 21 | 21 | 22 | 23 | 23 | 24 | 25 | 25 | 24 | 24 | 23 | 22 | 23.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 74 | 43 | 53 | 58 | 140 | 102 | 69 | 94 | 107 | 193 | 94 | 81 | 1107.4 |
Iturria: weather.com[2] |
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an, Santiago de Cuba udalerriak 494.337 biztanle zituen[3]
1861 | 1899 | 1907 | 1919 | 1931 | 1943 | 1953 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
36.752 | 43.090 | 45.470 | 62.083 | 101.508 | 118.266 | 163.237 | ||||
1970 | 1981 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | ||||
277.600 | 347.279 | 423.392 | 424.031 | 424.905 | 425.780 | 426.199 | ||||
2007 | 2008 | 2009 | ||||||||
426.618 | 426.679 | 446.233 | ||||||||
Iturria: 2002ra arte: errolda; 2003 eta 2009 artean estimazioak |
- San Pedro de la Roca gaztelua edo Castillo del Morro, Unescok 1997an Gizateriaren ondare bezala izendatu zuen. Erakunde horren arabera Hispanoamerikako arkitektura militarraren gaztelu osatuena eta hobeto gordeta da. Diseinuaren oinarria italiarra izan zen, errenazimentu estilokoa.
- Kafe eremu landatuen hondakinak. Deklarazioa 2000 urtean eman zen, oso zonalde zailetako nekazal ekoizpen aintzindari bakana izateagatik.
Santiagon jaiotako pertsonalitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- José Giral, Espainiako politikari.
- José María Heredia, poeta.
- Lupe Victoria Yolí Raymond La Lupe, artista.
- Eliades Ochoa, abeslari, gitarrajole, Buena Vista Social Club taldeko partaide.
- Frank País, iraultzaile.
- Alfredo Kindelán, militarra eta hegazkin-pilotu espainiarra.
- Ibrahim Ferrer, abeslari.
- Odette Alonso, idazle.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. Kuba. in: Estilo Liburua..
- ↑ weather.com. Average Weather for Santiago de Cuba, --Temperature and Precipitation. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Atenas.cu. (2006). 2004 Population trends, by Province and Municipality. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Santiago de Cuba
- (Gaztelaniaz) Santiagori buruz Ekialdeko Unibertsitateak paratutako weborria
- (Gaztelaniaz) Turismoa Santiago de Cuban[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz)Santiago de Cuba hiria
- (Gaztelaniaz) Sierra Maestra Santiago de Cubako egunkaria