Edukira joan

Salvador Giner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salvador Giner

(2015)

22. Institut d'Estudis Catalansen lehendakaria

2005eko otsailaren 15a - 2013ko irailaren 1a
Josep Laporte i Salas (en) Itzuli - Joandomènec Ros

first vicepresident of the Institut d'Estudis Catalans (en) Itzuli

2002 - 2005
Josep Carreras i Barnés (en) Itzuli - Antoni Riera i Melis (en) Itzuli, Salvador Alegret i Sanromà (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSalvador Giner i de San Julián
JaiotzaBartzelona1934ko otsailaren 10a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2019ko urriaren 19a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, unibertsitateko irakaslea, legelaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Lancasterreko Unibertsitatea
Readingeko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaPhilosophy and science sections of the Institut d'Estudis Catalans (en) Itzuli
Academia Europaea (en) Itzuli

Salvador Giner i de San Julián (Bartzelona, 1934ko otsailaren 10a - 2019ko urriaren 19a) katalan soziologoa izan zen, eta 2005etik Institut d'Estudis Catalanseko presidentea.

1995. urtean Kataluniako Generalitateak Creu de Sant Jordi saria eman zion, eta 2006. urtean, CISek Soziologia eta Politika Zientziako Sari Nazionala.

Sorterrian hasi zen ikasketak egiten. Zuzenbideko lizentzia eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Soziologiako doktoregoa Chicagokoan. Europan, Estatu Batuetan eta Karibe inguruan osatu zituen bere ikasketak. Harrezkero, Britainia Handian lan egin zuen urte askoan, irakasle eta ikertzaile gisa, harik eta 1986. urtean sorterrira itzuli eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedra eskuratu zuen arte. Ordutik unibertsitate horretako irakaslea izan zen, ekonomiako fakultatean.

Bere eragina Soziologian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ginerren lanen artean bereziki azpimarratzekoak dira teoria soziologikoari, pentsamendu sozialaren historiari eta gizarte industrial garaikidearen analisiari buruz egin dituen ekarpenak. Soziologian nagusitzen den teoria aniztasunaren aurrean, Ginerrek egitura sorra deritzenen kontzeptua proposatzen eta lantzen du; egitura horiei esker garai eta leku desberdinetan sorturiko teoriak eta ideiak multzoka daitezke, eta aukera ematen dute gizarte-zientzietan hainbeste arazo sortu ohi dituen paradigma aniztasuna gainditzeko.

Ginerren liburuen artean aipagarriak dira Historia del pensamiento social (1967, 1982an berrantolatua, Gizarte-pentsamenduaren historia), Sociología (1968, Soziologia), El progreso de la conciencia sociológica (1971, Kontzientzia soziologikoaren bilakaera), Sociedad masa (1976, Masa-gizartea), Europa contemporánea: estructuras sociales y pautas culturales (1978, Europa garaikidea: gizarte-egiturak eta joera kulturalak) eta La estructura social de Cataluña (1980, 1984an osatua, Kataluniako egitura soziala).

Obra hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Historia del pensamiento social (1967).
  • El progreso de la conciencia sociológica (1971).
  • Sociedad masa (1976).
  • Europa contemporánea: estructuras sociales y pautas culturales (1978).
  • La estructura social de Cataluña (1980.
  • Historia del pensamiento social (1967).
  • El progreso de la conciencia sociológica (1974).
  • La sociedad corporativa (1979).
  • El destino de la libertad (Espasa Saiakera saria 1987)
  • Las razones del republicanismo (1998).
  • Ciudadanía, desigualdad social y Estado de Bienestar (2003)
  • Mass Society (Sociedad Masa) (1976).
  • Comunió, domini, innovació (1985).
  • Ensayos civiles y Carta sobre la democracia (1934).
  • El sagrat i el profà (1996).
  • Teoría de sociología clásica.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]