Edukira joan

Rosa Mari Artza Azueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa Mari Artza Azueta

Bizitza
JaiotzaIurreta1946ko abuztuaren 30a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2001eko otsailaren 25a (54 urte)
Heriotza modua: Minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea
Enplegatzailea(k)Euskaltzaindia

Rosa Mari Artza Azueta (Iurreta, Bizkaia, 1946ko abuztuaren 30aBilbo, 2001eko otsailaren 25a) euskaltzalea eta ekintzailea izan zen. 1970ean Euskaltzaindian hasi zen idazkari lanetan eta 1977tik aurrera erakundearen liburuen banaketa eta salmenta bere gain izan zuen.

Francisca Azueta Etxaniz eta Silvestre Artza Badiolaren alaba zen eta Arriandiko Azkarreneta auzoko Eubabaso baserrian jaioa izan zen.

1952tik 60rarte Amezketa auzoko eskoletan (Arriandi ), alegia, Iurretako bi kofradia edo auzoen artean dauden Bizkaiko Diputazioarenak izandako eskola ohietan egin zituen lehen ikasketak. Bi geletan zeuden, nesken maistra Maria Teresa Lizarribar, donostiarra, eta, mutilena, Antonia Egibar, andoindarra, ziren.

1960tik aurrera fabrikan eta baserrian lan egiteaz gain, ikasten jarraitu zuen, auzoan batxillerra ikasi ondoren, monjen ikastetxean, administratibo ikasketak egin zituen.

1964an, 18 urterekin, Baserri Gaztedin geroago Herri Gaztedi deitu zen elizaren mugimenduan sartu zen, Bizkaiko liberatu gisa, Mari Karmen Ibarra dimoztarraren ondoren. Une berean, Gipuzkoan, Mari Karmen Garmendia zen ardura berbera zeukana eta Iparraldean, geroago euskaltzain oso izan zen Jean Hiriart-Urruti. Liberatu kargua jasota, euskalgintza sustatzeko lan eskerga egin zuen Rosa Marik gazteen artean. Sasoi hartako zenbait gutun gordetzen ditu familiak, eta Herri Gaztediko kideek bidalitako eskutitzek adierazten dute eragin handiko emakumea izan zela, baita maitatua ere.

Bere euskalgintzan edo herri ekintzetan ez zen mugatu Herri Gaztedira, Durangoko Merindadeko Adiskideen Gerediaga EIkarteko bazkide izan baitzen eta 2-3 urtetan, zuzendaritzakide eta Iurretako ordezkari. Elkarte horretan Ian ugarietan partaide izan zen, ez bakarrik Liburu Azokan, baita ere eskualdetako herrietan zehar egindako Ian askotan, Kirikino Sailean, ikastola koordinaketa eta abarretan, Iurreta bere herriko ordezkaritzakoak barne, hirigintza, kofradia, basoen erreklamazio eta antzerakoetan.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960an, 14 urterekin Celulosas del Nervion Arriandiko paper fabrikan hasi zen lanean, zakuak josteko makinan, lana eta ikasketak uztartuz.

1970ean Euskaltzaindian hasi zen idazkari lanetan, Bilboko Erribera kaleko egoitza zaharrean, Jose Luis Lizundiaren laguntzaile, Maria Pilar Lasarte, Donostiako ordezkaritzan aritzen zen bitartean. Hirurak ziren Euskaltzaindiaren plantilla osoa, orduak kontatu gabe, Ian egiteko soldata gutxirekin eta atzerakizunekin kobratzeko.

Rosa Marik mekanografia lanak ez ezik, beste hainbat zeregin betetzen zituen, besteak beste, Euskera aldizkaria, Arantzazutik Luis Villasantek frogak korregituta, Bilboko inprentara eraman, edota kontularitzan laguntzen zuen, Eusebio Erkiaga diruzainari xehetasunak Banco Vizcaya bere bulegora eramanez. Gaurko perspektibatik eta erakundetzetik nekez asma dezake belaunaldi berriko batek urte haietako egoera latza nolakoa zen.

1977an Euskaltzaindiaren liburuen banaketa eta salmenta hartu zituen bere gain, frantziskotarretatik hurbil, lonja bat alokatuta. Lan horretan espezializatu zen, Ian hau oso zehatz eramanda, bazekien argitaletxe, banatzaile eta liburu dendariekin harremanak izaten. Baita ere erakusketa eta bestetara joaten ere. Parisko "Expolangues" Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Euskaltzaindiak berak antolatzen zuen gobernuek baino lehenago. Bertara Jose Antonio Arana Martija, Martin Ugalde, Edurne Basoa, Jose Luis Lizundia eta Rosa Mari joaten ziren. Baita ere Madril eta Bartzelonako "Liber"etara, Xabier Gereno, Rikardo Badiola, Juanjo Zearreta eta beste batzurekin. Horietan beti ikasten zela zerbait, esaten zuen Rosa Marik. Euskaltzaindiaren Jardunaldi eta Biltzarretan ere bere lanpostua betetzen saiatzen zen.[1]

Rosa Marik inguruko gertakariei buruzko hainbat kronika publikatu zituen Anaitasuna aldizkarian.

  • Jaiak. (175, zk.1969-09-30).[2]
  • Arriaundi. (189, zk. 1970-05-30.)[3]
  • Herri Gaztediaren batzarra. (194. zk., 1970-08-30) [4]
  • Abadiñoko Sanblasak. (207, zk. 1971.03.15)[5]
  • Gaixoaldi baten ondoren, 2001eko otsailaren 25ean hil zen.[6]
  • I995.eko abenduaren 29an, Euskaltzaindian lanean 25 urteak bete zituenean, Jean Haritschelhar euskaltzainburuak eman zion, Erakundearen Zilarrezko domina, egoitza honetan egindako bilkura batean. Lankideek berriz, omenaldi-bazkari bat eskaini zioten Mañarian.
  • 2001eko apirilaren 27an Bilbon, Plaza Barriko egoitzan, Euskaltzaindiak hil berri zirenen omenezko bilkura egin zuen. Bertan Rosa Mari Artza gogoan hilberri txostena irakurri zuen Jose Luis Lizundiak.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. [https://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/49118.pdf ROSA MARl ARTZA AZUETA langile ohiaren hilberri txostena (1946-2001). ].
  2. «Aizu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  3. «Aizu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  4. «Aizu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  5. «Aizu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  6. Rosa Mari Artza Azuetaren "Zilarrezko eztaiak" lanean. .
  7. ISBN Hilberri txostena..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]