Edukira joan

Request for Comments

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarearteetan eta Konputagailu Sareen ingeniaritzan, Request for Comments (“iritzi/komentario eskaerak” moduan uler daitezkeenak) dokumentuak, RFC akronimoez ezagunak, interneteko teknologien ikerketa, garapen eta metodologia aplikaziora zuzendutako dokumentu sorta bat dira.

Internet gizartearen bitartez, ingeniari eta konputagailu zientzialariek idazkiak plazaratu ditzakete RFC dokumentu modura, batzuetan aurreko lanen berrikuspen modura, kontzeptu berriak proposatzeko asmoz, edo (kasu batzuetan) ingeniari humore gisan. Internet Engineering Task Force (IETF) erakundeak RFC-etan kaleratutako proposamen batzuk Interneteko estandar modura onartzen ditu.

RFC produkzioa eta eboluzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RFC editoreak RFC dokumentu bakoitzari identifikatzaile bakar bat egokitzen dio. Behin identifikatzailea egokituta, RFC-a ez da ezabatzen edo aldatzen; dokumentuak konponketak behar baditu, egileak RFC berri bat kaleratzen du. Hortaz ohikoa da RFC batek aurretik plazaratutako bat “baliogabe” edo “zaharkitutzat” uztea. Halere azken hauek ez dira ezabatzen eurei esker sare-teknologia ezberdinen ikuspegi kronologiko bat lor daitekeelako.

Kontuan eduki behar da RFC terminoa ez dela sail honetan bakarra. Beste erakunde askok erabili izan dute edo/eta erabiltzen dute RFC terminoa euren dokumentuei erreferentzia egiteko, halere hau da bere kasurik ezagunena.

RFC produkzio prozesuak alde nabarmenak ditu beste estandarizazio erakunde formalekiko, adibidez ANSI-rekiko. Internet teknologia adituek kanpo erakunde baten babesik gabe barne zirriborroak bidali ditzakete. Ohiko RFC dokumentuak IETF erakundearen onespenarekin plazaratzen diren arren, lan-taldeetan banatutako adituek osatzen dituzte; hauek lehenik internet zirriborroak kaleratzen dituztelarik. Metodologia honek lankideen arteko berrikuspen fasea errazten du RFC heldu bat gauzatu aurretik.

Antolamenduz nahiko informalak diruditen arren, testuen euren osakeraren inguruan formatu ezagun batzun erabili ohi dira kohesioa eta ulerterraztasuna mantentzeko asmoz; adibidez RFC 2119, RFC 4234 edo RFC 2026.

RFC-ak lortzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

World Wide Web-ean RFC-en iturburu ofiziala RFC Editorea da. Halere modu ez ofizialean eskuragarri daude HTTP, FTP anonimoa eta bestelako aplikazio mailako protokolo ezagunetan. Edonork atzitu dezake kaleratutako ia edozein RFC honako URL-sintaxia erabiliz: https://www.rfc-editor.org/rfc/rfc3700.txt (kasu hontan RFC 3700 atzituko genuke).


RFC oro aurki daiteke ASCII formatuan, nahiz eta batzuetan beste formatuetan ere aurki daitezkeen. Halere, formatu estandarra ASCII-z idaztea da. RFC-etako meta-datuak erraz atzitzeko asmoz (hitz klabeak, egileak, data konkretuak, eta batez ere azken eguneraketak giza formatu ulergarrian) RFC editoreak bilaketa tresnak bereziak eskaintzen ditu.

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]