Edukira joan

Rajastan

Koordenatuak: 27°N 74°E / 27°N 74°E / 27; 74
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rajasthan
 India
Administrazioa
Izen ofizialaराजस्थान
રાજસ્થાન
Herrialdea India
ISO 3166-2IN-RJ
HiriburuaJaipur
Rajastango ministroburuaBhajan Lal Sharma (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak27°N 74°E / 27°N 74°E / 27; 74
Azalera342,269 km²
MugakideakPunjab, Haryana, Uttar Pradesh, Gujarat, Madhya Pradesh, Sindh eta Punjab
Demografia
Biztanleria68.548.437 (2011)
alt_left 32.997.440 (%48,1) (%51,9) 35.550.997 alt_right
landa eremua
Landa eremua
 17.048.085 (%24.9)51.500.352 (%75.1) 
hiriak
Hiriak
alfabetatuak
alfabetatuak
 38.275.282 (%55.8)30.273.155 (%44.2) 
analfabetoak
analfabetoak
Dentsitatea165 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofizialahindi
www.rajasthan.gov.in

Rajastan[1] (devanāgarīz: राजस्थान, raːdʒəst̪ʰaːn) Indiako ipar-mendebaldeko estatua da, guztietan handiena.

Bere barnekaldean Thar basamortu handia du, Pakistango mugan Sutlej-Indus ibaietako haranean muga duena. Mendebaldean Pakistan, hego-mendebaldean Gujarat, hego-ekialdean Madhya Pradesh, ipar-ekialdean Uttar Pradesh eta Haryana eta iparraldean Punjab ditu mugakideak. Rajasthanek 342.269 km² azalera du, Alemaniakoa bezalakoa. Aravalli mendiek estatua zeharkatzen dute ipar-ekialdetik hego-mendebaldera 800 kilometrotan zehar, Pakistan alderako lur guztiak basamortu bihurtuz, izan ere montzoiari asko kostatzen baitzaio alde hartara iristea.

Rajasthan aintzina Rajputana izenarekin ezagutua izan zen, hau da Rajputen lurra. Rajput-ek era berean erregeen semea esan nahi du, chatria kasta vedikoaren ondorengotzat baitzuten beren burua. Rajput familiek VI mendean gerlari ausarten fama handia izan zuten inbasio musulmanei aurre egiteagatik. Bost mendetan defendatu zuten beren lurra, baita ondoren mogolen erasoen aurrean ere. XVIII mendean ordea beherakada izan zuen eta hegoaldeko Marathen erasoen beldur zirenez britainiarrekin ituna sinatu zuten, hauen menpe egotearen truke Marathen aurkako babesa eskuratuz. Bakea lortzearekin bat maharajak izugarri aberastu ziren eta gaur egun ere beraien haveli (jauregi) eta gotorleku ederrak nonnahi ikus daitezke.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rajasthango zazpi dibisioak.

Rajasthanek 33 barruti eta 7 dibisiotan banatuta dago. Hona hemen:

  • Ajmer Dibisioa: Ajmer, Bhilwara, Nagaur eta Tonk.
  • Bharatpur Dibisioa: Bharatpur, Dholpur, Karauli eta Sawai Madhopur.
  • Bikaner Dibisioa: Bikaner, Churu, Ganganagar eta Hanumangarh.
  • Jaipur Dibisioa: Jaipur, Alwar, Jhunjhunu, Sikar eta Dausa.
  • Jodhpur Dibisioa: Barmer, Jaisalmer, Jalore, Jodhpur, Pali eta Sirohi.
  • Kota Dibisioa: Baran, Bundi, Jhalawar eta Kota.
  • Udaipur Dibisioa: Banswara, Chittorgarh, Pratapgarh, Dungarpur, Udaipur eta Rajsamand.

Hiri eta herri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rajasthanek Koloreen lurraldea ezizena du, bertako hiri nagusiek horrelako ezizenak baitituzte; Jaipur, hiriburua, hiri arrosa da, Jaisalmer urrezko hiria, Jodhpur hiri urdina, Udaipur hiri zuria... Ekialderago dauden Agra eta Varanasirekin batera India iparraldean bisitari gehien erakartzen dituen eremua da. Hona hemen Rajasthaneko tokirik turistikoenak:

  • Gotorlekuak: Amber gotorlekua (Jaipur), Jaisalmer gotoelakua, Mehrangarh gotorlekua (Jodhpur) eta Junagarh gotorlekua (Bikaner)
  • Haveliak: Jaisalmerren, Mandawan, Bikanerren eta Udaipurren.
  • Tenploak: Ranakpurren (jainista) eta Pushkarren (Brahmarena).
  • Jauregiak: Jaipurren, Udaipurren eta Jodhpurren.
  • Paisaia: Thar basamortua, Aravalli mendiak eta Udaipurreko lakuak.
  • Jaialdiak: Pushkarreko gameluen feria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]