Edukira joan

Rachel Carson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rachel Carson

Bizitza
JaiotzaRachel Carson Homestead (en) Itzuli1907ko maiatzaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSilver Spring
Rachel Carson House (en) Itzuli
HeriotzaSilver Spring1964ko apirilaren 14a (56 urte)
Hobiratze lekuaParklawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaChatham University (en) Itzuli
(1925 - 1929)
Johns Hopkins Unibertsitatea
(1929 - 1932ko maiatza) Arte-masterra
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakitsas-biologoa, ekintzaile ekologista, zoologoa, saiakeragilea, autorea, kontserbatzailea, saiakeragilea, idazlea eta Barneko salatzailea
Enplegatzailea(k)United States Fish and Wildlife Service (en) Itzuli
Marylandeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakAldo Leopold (en) Itzuli
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

rachelcarson.org
IMDB: nm1104827 Musicbrainz: 0ecfeecf-cad0-498e-ac55-f815041bcb2c Discogs: 2396451 Find a Grave: 4066 Edit the value on Wikidata

Rachel Louise Carson (Pittsburgh (Pennsylvania), 1907ko maiatzaren 27a - Silver Spring, Maryland 1964ko apirilaren 14a) estatubatuar zoologoa eta itsas biologoa izan zen.

Bere familiaren etxaldean bizi izan zen lehen urteetan, Springdalen, Pennsylvanian, Allegheny ibaiaren ertzean. Oso gaztetatik irakurle amorratua izan zen eta bere denbora librea familiaren baserriko 26 hektareak arakatzen ematen zuen. Amak piztu zion naturarekiko maitasuna eta laster hasi zen animaliei buruzko ipuinak idazten.

Zortzi urterekin hasi zen istorioak idazten (normalean animaliekin lotutakoak) eta, hamaika urterekin, St. Nicholas Magazine aldizkariak bere lehen lana argitaratu zuen.[1] Beatrix Potterren lanez eta Gene Stratton-Porterren eleberriez gain, aldizkari hori irakurtzen gozatzen nuen. Hamar urterekin Herman Melville, Joseph Conrad eta Robert Louis Stevenson irakurriak nituen. Mundu naturala, ozeanoa bereziki, bere literatura gogokoenaren gai komuna zen. Carson hamargarren ikasturtera arte joan zen Springdaleko ikastetxera, eta, ondoren, 1925ean, Pennsylvaniako Parnassus Institutuan osatu zuen bigarren hezkuntza. Bere promozioko lehena graduatu zen, beste berrogeita bost ikasleren artean.

Pennsylvanian College for Women (gaur egun Chathamgo Unibertsitatea dena), bigarren hezkuntzan bezala, bizitza bakartia zeraman. Bere literatura-kezkek bultzatuta, ingeles hizkuntza eta literaturan major bat hasi zuen, baina berehala aldatu zuen bere ikasketen espezialitatea biologiagatik, nahiz eta ikasleen egunkariko literatura gehigarrian kolaboratzen jarraitu zuen. Johns Hopkins Unibertsitatera sartzeko onartua izan bazen ere, zailtasun ekonomikoak zirela eta, beste urte batez Pennsylvania College for Women delakoan egotera behartu zuten. Azkenean magna cum laude graduatu zen. Marine Biological Laboratoryn udako ikastaro bat egin ondoren, 1929ko udazkenean Johns Hopkins Unibertsitatean Zoologia eta Genetika ikasketak jarraitu zituen.

Biologoa izanik, Zoologian maisutza ikasten jarraitu zuen, eta 1932ko ekainean amaitu zuen. Doktoretza ikasten saiatuko zen, baina 1934an, familia-arazoak eta ekonomikoak zirela eta, Carsonek Johns Hopkins Unibertsitatea utzi behar izan zuen denbora osoko irakasle lanpostua hartzeko.

1936an, aita hil ondoren, Arrantza eta Bizitza Basatiaren Administrazioaren (United States Fish and Wildlife Service) zerbitzura sartu zen, eta dibulgazio-testuak idatzi zituen, irrati-gidoiak barne. Itsas gaiei buruzko artikulu asko eta hainbat liburu argitaratu zituen, kritikarien eta publiko orokorraren artean arrakasta handia izan zutenak.

Arrazoi familiarrengatik Marylandeko landara joan ondoren, pestizidek, batez ere DDTak, basa-bizitzan zituzten ondorio suntsitzaileak ikusten hasi zen. Pestiziden eraginez hildako txorien kantuak faltako ziren udaberri bat iragartzen zuen liburuak eta geroko ingurumenari buruzko pentsamoldea martxan jartzen lagundu zuen.[2] Funtzionarioek, zientzialariek eta aktibistek kezka bera garatu zutelako animatuta, bere lanik eraginkorrena egiten hasi zen, Udaberri isila (1962), lau urteren buruan, 1962an, argia ikusi zuena. Aipagarria da argitaratu aurretik jaso zuen aurkakotasuna, bai instantzia ofizialetatik bai industriatik, komunista izatea leporatzeraino. Liburuak izugarrizko eragina izan zuen, ordura arte kontzientzia hasiberri eta sakabanatua zenari batasuna eta indarra emanez, mugimendu ekologista kristalizatzen lagunduz.

Berari zor zaio, neurri batean DDTaren eta beste intsektizida, fungizida eta antzeko produktuen kontrolari buruzko legeak sortzea. Haren ikerketek martxan jarri zuten mugimendu filosofiko-politiko garrantzitsu bat, ekologismoa. Ingurumenaren aldeko kontzientzia modernoaren ama dugu.

« Lehen aldiz munduaren historian, gizakia kontaktuan dago produktu kimiko arriskutsuekin (...). Goi-mendietako aintziretako arrainetan, lurpean bizi diren zizareetan, txorien arrautzetan eta gizakiarengan aurkitu dira (...). Amaren esnean azaltzen dira, eta jaiotzear den haurtxoaren ehunetan »
Rachel Carson

Carson 56 urterekin hil zen bularreko minbizi baten ondorioz, legedia eta kontzientzia publikoa aldatzen lagundu zuten ondorioak gauzatu aurretik. Azken zentzu horretan, bere lanak noiz ulertzen den sozialki natura osotasun konplexu bat dela adierazten du, zeinaren zatiak intrinkoki erlazionatuta dauden eta edozein ekintzaren zeharkako ondorioak, baita giza osasunarentzat ere, aurreikustea zaila dela eta zaindu egin behar direla. Jaso duen kritika handiagoak, hain zuzen ere, ikuspuntu hori berresten du; izan ere, DDTa erabiltzeko debekuaren ondorioz, DDTa sartu aurretik malariak eragindako erikortasun-tasa handiak berreskuratu ziren. Horrek eztabaida gogorra sortu zuen, interes ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak tarteko.

  • 1941, Under the Sea Wind
  • 1951, The Sea Around Us [3]
  • 1955, The Edge of the Sea
  • 1962, Udaberri isila (Silent Spring)[4][5]
  • 1965, The Sense of Wonder[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Mujer y Medio Ambiente X. Rachel Carson» Diario de Madrid.
  2. Egoitz, Etxebeste Aduriz. (2023-06-01). «Rachel Carson: Krisi ekologikoaren lehen notak» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  3. 'Rachel Carson' Bibliografía Mexicana de la Universidad Nacional Autónoma de México
  4. L.Ferrado, Mónica. (20 de abril de 2014). «Libros científicos que han movido el mundo» Diario Ara.
  5. Carson, Rachel (itzultzailea: Lurdes Rada). (2007). Udaberri isila. Bilbo: Klasikoak ISBN 84-96455-21-1..
  6. 'Rachel Carson', Catálogo de la Biblioteca Nacional de España

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]