Primi Nécega
Primi Nécega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Foz, 1930eko irailaren 11 |
Herrialdea | Galizia |
Heriotza | Burela, 2024ko azaroaren 3a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Primitiva Nécega Gallo (Foz, 1930eko irailaren 11 – Burela, 2024ko azaroaren 3a[1]), Primi Nécega izenez ezagunagoa, galiziar idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fozen jaio eta hazi hazi zen, baina 1949tik aurrera Ribadeon bizi izan zen, han ezkondu eta gaztetan alargun geratu zen. Azken urteak Ribadeoko zahar-egoitzan eman zituen.
Hamazazpi urtetik aurrera Ribadeon lan egin zuen[2]. Hainbat hedabidetan kolaboratu zuen, hala nola Las Riberas del Eon eta La Comarca del Eon, izengoiti bat baino gehiago erabiliz, gaztelaniaz zein galizieraz[1][3]. Idazle izateaz gain, ipuin-kontalaria ere izan zen, eta bere bizipenei loturiko istorioak eta ipuin herrikoiak kontatu zituen. Azken urteetan literatura-ibilbidea amaitzea erabaki zuen arrazoi pertsonalengatik[1].
2001eko Xira de Santa Cruzen[3] eta 2004ko Ribadeoko inauterian pregoilari izan zen, besteak beste.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Despertar, poesia liburua (1997 eta 2000)
- El Govi, ipuina[4]
- Cuentos y relatos (2012)[5]
- Romaría de Santa Cruz (elkarlanean egindako bideoa)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009: Fundación iniciativas 21 saria[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Muere a los 94 años la escritora focense residente en Ribadeo Primi Nécega» El Progreso 2024-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Galizieraz) «Primi» Ribadeando 2009-12-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Nécega Gallo, Primi. «Pregón para a Xira de Santa Cruz de 1999» Amigos da Gaita Galega 2012-07-19 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Galizieraz) «El Govi, de Primi Nécega» Ribadeando 2006-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuentos y relatos de Primi» Casa del Libro jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-06) (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Galizieraz) «Primi Nécega e o premio iniciativas 21» Ribadeando 2009-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).