Edukira joan

Priapo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Priapo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaDioniso eta Hermes
AmaAfrodita eta Chione (en) Itzuli

Priapo[1] (antzinako grezieraz: Πρίαπος, Priapos; latinez: Priapus) Greziako mitologiako pertsonaia izan zen, ugalkortasunaren jainkoa, baratzen eta mahastien zaindaria. Dioniso eta Afroditaren semea zen, zakil izugarri handi batez hornitua. Lampsako (egungo Lapseki) hirian abandonatu zuen amak, eta hango aitagoia bihurtu zen.[2]

Irudietan, amaigabeko erekzioa zuenez, priapismo izeneko gaitzari izena eman zion.

Funtzioak eta jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Priapok etengabeko erekzioan edo posizio falikoan irudikatzen zuen bere burua, naturaren indar ernaltzailearen sinboloa. Erromatarrek Priaporen estatuak jartzen zituzten beren lorategietan, normalean pikondo-zurezko herma sinpleen itxurakoak, gorribiziz zikinduak (hortik dator jainkoa ruber edo rubicundus deitua izatea), zakil tente handi batekin, fruta zeramatela arropan eta igitai bat edo kornukopia bat eskuan. Bere funtzioa uzta oparoa bermatzea zen. Priapok begizko gaitza urruntzen zuen eta bere estatuak baratzak lapurrengandik babesten zituen. Nekazaritzako arteen beste jainko babesle batzuek bezala, botere profetikoen jabe zela uste zen, eta batzuetan pluralean aipatzen da.

Hala ere, beste batzuek erakusten dute poetek nola asmatu zituzten egoera komiko eta lizunak Priaporentzat, errituetan eta erlijioan izan zuena baino nabarmenkeria literario handiagoa emanez, nahiz eta mozorrotutako irudi falikoak askotan jai-giroan nabarmentzen ziren, Grezian zein erromatar munduan.

Mitografo batzuen arabera, beren jatorrizko gurtza-lekuak Asia Txikiko hiriak ziren, Helesponton kokatuak, batez ere Lampsacon. Horregatik deitzen zioten batzuetan «Helespontiko». Geroago, bere gurtza Grezia eta Italian zehar zabalduko zen. Heleniarren poetarik zaharrenek, Homerok edo Hesiodok, adibidez, ez dute Priapo aipatzen, eta Estrabonek esanbidez dio jainkozko jaurespena beranduegi izan zela.

Priapok hainbeste ezaugarri zituen ugalkortasunaren beste jainkoekin, ezen orfikoek Dioniso, Hermes, Helios eta beste hainbat jainko mistikorekin identifikatzen baitzuten. Kondaira atikoek Konisalos, Ortanes, Fonile eta Tikone bezalako izaki sentsual eta lizunekin lotzen dute. Nolabait ere, erromatar mitologian, non greziar mitologian baino askoz ezagunagoa izan zen, Mutuno Tutuno zen, naturaren botere emankorraren pertsonifikazioa.

Luzianok Dantzari buruz lanean kontatzen duenez, Priapo jainko gerlaria zen Bitinian, Ares infantearen landa-tutorea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.