Edukira joan

Perseidak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pertseidak» orritik birbideratua)
Perseidak 
Behaketa
Gorputz-gurasoa109P/Swift-Tuttle
Aurkikuntza-dataAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "k"
Honen izena daramaPerseus (konstelazioa)
KonstelazioaPerseus (konstelazioa)
Deklinazioa58 °
Orbitaren ezaugarriak
Batezbesteko abiadura orbitala59 km/s

Pertseidak[1] ozar-izarrak dira, 109P/Swift-Tuttle kometak utzitako hauts-partikulak, hain zuzen. Pertseidak deitzen dira ortzian Perseus konstelazioaren parean ikusten baitira, Kasiopearen alboan. Izar uxo ere esaten zaie meteoro hauei, eta Euskal Herriko bazter askotan Done Laurendiren malkoak deitzen diete, santu hori ospatzen den egunaren (abuztuaren 10ean) inguruan ikusten baitira Pertseidak.

Pertseidak. Estonia.

109P Swift-Tuttle kometaren ibilbideari lotuta daude; 134,6 urteko periodoa dute, eta 1992an igaro ziren azkena. Pertseidak oso azkarrak dira: 59 km/s-ko abiaduran sartzen dira atmosferan, (212.400 km/h), eta normalean, aztarna luze, distiratsu eta iraunkorrak uzten dituzte. Hauts-partikulen tamainako meteoroak dira, 100 kilometroko altueran desintegratzen direnak.

Izar uxo hauek urtero ikusten ahal dira Ipar Hemisferioan, batez ere abuztuaren 8tik 14ra bitartean; bereziki abuztuaren 12an, orduko 100 meteoro eta gehiago izaten baitira ikusgarri. Lurrak 109P/Swift-Tuttle kometaren lorratza zeharkatzen duenean ikus daitezke.

109P/Swift-Tuttle kometa 1992ko abenduaren 11n hurbildu zen azken aldiz Lurrera. Orduan, orduko 400 meteoro ikusi ahal izan ziren.

Ezaugarri teknikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ikus daitezke: uztailaren erditik abuztuaren 24 bitarte.
  • Ikusgarriena: abuztuaren 12an.
  • Meteoroak itxuraz sortzen diren ortzi-gunea: Alpha: 046º Delta:+58º.
  • Lastertasuna: 59 km/s (212.400 km/h).
  • Populazio-indizea (argitasuna, r): 2,3.
  • Orduko zenbat meteoro ikus daitezke: 110, 2007. urtean.
  • Sorburua: 109P/Swift-Tuttle kometa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ozar-izarrak
Delta Hego Acuaridak (SDA) | Delta Ipar Acuaridak (NDA) | Iota Hego Acuaridak (SIA) | Iota Ipar Acuaridak (NIA) | Eta Acuaridak (ETA) | Arietidak | Epsilon Arietidak | Maiatzeko Arietidak | Alfa Aurigidak (AUR) | Delta Aurigidak (DAU) | Ekain Bootidak (JBO) | Delta Cancridak (DCA) | Alfa Capricornidak (CAP) | Khi Capricornidak | Alfa Centauridak (ACE) | Omicron Cetidak | Kappa Cignidak (KCG) | Coma Berenicidak (COM) | Cuadrantidak (QUA) | Drakonidak (GIA) | Geminidak (GEM) | Epsilon Geminidak (EGE) | Sigma Hidridak (HYD) | Leonidak (LEO) | Gamma Leonidak | Delta Leonidak (DLE) | Liridak (LYR) | Monoceroatidak (MON) | Alfa Monocerotidak (AMO) | Gamma Normidak (GNO) | Orionidak (ORI) | Khi Orionidak (XOR) | Pegasidak (JPE) | Perseidak (PER) | Zeta Perseidak | Uztail Phoenicidak (PHE) | Abenduko Phoenicidak (PHO) | Piscidak (SPI) | Apirileko Piscidak | Delta Piscidak | Piscis Austrinidak (PAU) | Puppidak / Velidak (PUP) | Pi Puppidak (PPU) | Sagitaridak (SAG) | Sextantidak | Beta Tauridak | Hego Tauridak (STA) | Ipar Tauridak (NTA) | Ursidak (URS) | Virginidak(VIR)