Oléron
Oléron | |
---|---|
| |
Bertako izena | Île de Oléron |
Geografia | |
Kokapena | Bizkaiko golkoa |
Azalera | 174,39 km² |
Punturik garaiena | Saint-Trojan etxearen gaztelua |
Politika | |
Herrialdea | Frantzia |
Eskualdea | Poitou-Charentes |
Departamendua | Itsas Charente |
Herri elkargo | Île-d'Oléron |
Hiri populatuena | Saint-Pierre-d'Oléron |
Hiri populatuenaren biztanleria | 6.687 bizt. (2010) |
Gizartea | |
Biztanleria | 21.871 bizt. (2010) |
Dentsitatea | 126 bizt./km² |
Oléron (frantsesez: Île de Oléron) Itsas Charenteko kostaldean dagoen uhartea da. Rocheforten ondoan kokaturik, Euskaldunen badian, uharteak 30 kilometroko luzera eta 8 kilometroko zabalera ditu, herrialdeko bigarren uharterik handiena izanik. 1966an amaituriko zubi batek uhartea eta kontinentea lotzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]VII. eta VIII. mendeetan, Aethicus Istriakoaren Cosmographiaren arabera, gertuko Ré uhartearekin batera, Vacetae Insulae edo Vacetiar uharteak osatzen zuen.[1] Vaceti baskoien beste izena denez, orduko baskoi edo gaskoiek uhartearen jabetza omen zutela adierazten du.
1152 eta 1160 artean Leonor Akitaniakoak bertan Rôles d'Oléron edo Olérongo arauak ezarri zituen, itsas-legearen aitzindariak izan zirenak. 1306an Eduardo I.a Ingalaterrakoak Eduardo bere semeari eman zion, Akitaniako dukerriaren barnean.
1586an, Erlijio Gerretan zehar, Agrippa d'Aubignék uhartea konkistatu zuen.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharteko udalerriek herri elkargo (communauté de communes) bat osatzen dute. Hona hemen udalerriak:
- La Brée-les-Bains
- Le Château-d'Oléron
- Dolus-d'Oléron
- Le Grand-Village-Plage
- Saint-Denis-d'Oléron
- Saint-Georges-d'Oléron
- Saint-Pierre-d'Oléron
- Saint-Trojan-les-Bains
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Collins, Roger. (1988). «The Vaccaei, the Vaceti, and the rise of Vasconia» Studia Historica VI (Salamanca): 214..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Turismo-webgunea (Frantsesez)