Edukira joan

Oilategi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oilategia oiloak hazi eta lotara biltzen diren lekua edo estalkia da. Antzinakoek oilategiak beren lantegietan jartzen zituzten, hego-ekialdean esposiziopean, eta sukaldetik gertu jartzen zituzten, beroa har zezaten, eta, halako antolamendurik hartzen ez zutenean, eraikuntza hiru zatitan banatzen zuten,  sarreran zegoen zentrala sutondo bat mantentzeko erabiltzen zuten, beste bi konpartimentuak berotzeko , ekialdeko alboan leihoak zituzten pisuetan banatuta baitzeuden.

Oilategia hainbat sailetan banatzen da hegazti mota bakoitzerako. Eskortza baten inguruan daude banatuta, patio nagusitik bereizita dagoena.

Ondo prestatutako eskortak erraz jaso behar ditu irteten den eguzkiaren lehen izpiak, horrela, txabola edo oilategiek, eguzkia irtetean, neguko otorduetan animaliak berotzen ditu.Hegaztiek, lo egiteko, listoi zabal batzuetan jartzen dituzte,hau da, etzalekuetan. Oilo denak altuera berean jartzen dituzte, horizontalean, oilategiren alde batetik bestera. Etzalekuak mugitzeko erraz izan behar dira oiloen simaurra ondo eta eroso garbitzeko.Ez da komeni etzaleku mailakatuak jartzea; oiloek igotzeko duten ohitura dela eta, oilo ahulenak botatzen dituzte, simaurrez zikintzen azken hauek.

Oilategiaren barruan lasto pila bat bota behar da etzalekuen kontrako edozein lekutan, eta garbitu ondoren berriro lasto multxo berri bat jarri behar da.Erruleak libre dagoen beste leku batean eta saski gisa jartzen dira. Egurrezko langa batean daude horman iltzatutak, ebakirik eta angelurik gabeko iltzeekin, oiloak ez zauritzeko.

Edontziak eta askak Ondo prestatuta egon behar dira hegaztien aprobetxamendurako eta erosotasunerako, horrez aparte ohitura txarra da janaria lurrarekin nahasten den lekura botatzea. Komeni da edontziak estaliak egotea hautsak zikindu ez ditzan, neguan eguzkitan jarriz eta udan itzalpean.Tresna guztiek ertz biribilduak izan behar dituzte, eta ez ebaki bizirik, hegaztiak ez zauritzeko.[1]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Gallinero (estructura). 2021-05-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).