Edukira joan

Nuuk-at

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nuuk-at
Datuak
JatorriaZornotza (Bizkaia)
Musika motarock
Urteak2004 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Ideiak Bultzatuz
Taldekideak
Marki
Iñaki
Usoa
Beni
Lehengo taldekideak
Jaime
Badok: nuuk-at Musikasten: nuuk-at

Nuuk-at Zornotzan sortutako euskal musika talde bat da.

Usoak eta Iñakik Noizbait taldean parte hartu zuten. Marki eta Jaime Dardara eta Res non berba taldeetatik datoz. 2003ko urtarrilean batu ziren haien gustoko musika egiteko, hala nola Turbonegro, Kuraia, Deftones, Guano Apes, Ojos de brujo edo Audioslave taldeek egiten duten bezalakoa.

Kantei nortasuna ematen saiatzen dira, zuzenean indartsu jo ahal izateko. 2003ko apirilean lehendabiziko kontzertua eman zuten. 2003ko urrian demo bat grabatu zuten, zeinekin Berrizko Gaztetxeko Aldapa maketa lehiaketako bigarren postua lortu zuten. Sariak taldea heldu zuen, eta lehenengo diskoa grabatzeko ideia gauzatzen hasi zen.

2003ko urtarriletik 2004ko abuztu arte kontzertuak emateaz gain, kantetan lan egin zuten lehendabiziko diskoa burutu ahal izateko. Zornotzan 2004ko abuztuan grabatu zuten, Zuzen izenpean. Gaur egungo musika egoera nolakoa zen ikusita, Nuuk-at-ek erabaki zuen bere diskoetxea sortzea: Ideiak Bultzatuz, lanaren %100 kudeatzeko.

Diskoetxe horrekin lehenengo diskoa kaleratu zuten 2004ko azaroan. 11 kanta agertzen dira. 10 Nuuk-atek sortuak dira. Bestea BAP-ek "Armiarma Sarea" kantaren bertsioa da. Estilo andanak egiten dute bat diskoan, baina rock-a nagusitzen da. Kuraiako Fernandok "Isilik oihukatzen" kantan abesten du.

  • Jaime (baxua)
  • Marki (bateria)
  • Iñaki (gitarra)
  • Usoa (ahotsa)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]