Nassauko etxea
Itxura
Nassauko etxea alemaniar aitoren semeen familia da, Laurenburgeko dukeen ondorengoa. Erdi Aroan hasi zen dinastia, Walram Nassauko lehenengo kondearekin. Familia honetakoak dira, besteak beste, Gilen I.a Orange-Nassaukoa (Goibela, 1533-1584), Maurizio Nassaukoa (1567-1625) eta Gilen III.a Ingalaterrakoa (1650-1702). Gaur egungo Luxenburgoko eta Herbehereetako erregeak familia honen ondorengoak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/05/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.