Edukira joan

Mut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mut
Egiptoar mitologia eta Eneada
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Seme-alabakKhonsu eta Montu

Mut, Ama, jainkosa ama, sortutako guztiaren sortzaile, zeru jainkosa egiptoar mitologian

  • Izen egiptoarra: Mut. Jainkosa greziarra: Hera

Jainkosa ama bezala, koroa bikoitza zeraman emakume bat zen, sai ukitu bat, papirozko zetrua eta ankharekin. Zeru jainkosa bezala, sai bat, bere herpeen artean korapilo magikoa zeramana. Baita behia bezala ere, Amonekin, lehoi eme bezala eta zakil hego eta lehoi erpedun gizon itxurako izaki bezala.

Egiptoko Inperio Berriko XVIII. dinastia ospetsutik hasten da garrantzitsua izaten jainkosa honen gurtza, Tebasen Amonet jainkosa ordezkatuz Amon jainkoaren emazte bezala, Tebaseko hirukoaren zati delarik: Mut, Khonsu eta Amon. Seme-alabarik izan ez zuenez, Montu semetzat hartu zuen, eta, ondoren, gauza bera egin zuen Khonsurekin, horregatik agertzen zen eguzkia (Amon-Ra) eta ilargiaren (Khonsu) artean, hirugarren begi bezala, akatsgabetasun kosmikoa erakutsi eta Niloren goraldiak mesedetuz.

Hilen Liburuan deitua da, hildakoa deskonposa ez zedin.

Bastet eta Sekhmet jainkosekin identifikatua izan zen.

Oso gurtua zen Inperio Berrian, Karnak, Tanis eta Sais herrietan eta Jarga eta Dajlako oasietan santutegiak zituelarik.

Izen teoforoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena, Ramses II.aren emazte zen Nefertariren izenean agertzen da, Meriten-Mut "Muten maitea" bezala.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]