Edukira joan

Maria Muzytxuk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Muzytxuk

(2022)
Bizitza
JaiotzaLviv1992ko irailaren 21a (32 urte)
Herrialdea Ukraina
Familia
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakxakelaria
Jasotako sariak
KidetzaUkraine women's national chess team (en) Itzuli
OSG Baden-Baden (en) Itzuli

Twitter: MariyaMuzychuk Edit the value on Wikidata

Maria Olehivna Muzytxuk (ukraineraz: Марія Олегівна Музичук; Lviv, Ukraina, 1992ko irailaren 21a) xake jokalaria da, nazioarteko maisu handia eta emakumezkoen munduko xake txapelduna 2015etik 2016ra.

Bi aldiz irabazi du emakumezkoen Ukrainako Xake Txapelketa: 2012an eta 2013an. 2015ean emakumezkoen munduko xake txapelketa irabazi zuen finalean Natalia Pogonina errusiarra garaitzean (2½–1½). Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun tituluaz gain, garaipen horri esker Nazioarteko Maisu Handi titulua ere eskuratu zuen. 2016ko emakumezkoen munduko xake txapelketan Hou Yifan txinatarraren aurka galdu zuen txapeldun titulua (3-6).

Mariaren ahizpa Anna Muzytxuk ere nazioarteko maisu handia da, eta emakumezko xake jokalari onenetakoa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Muzytxuk Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Hou Yifan
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
2015-2016
Ondorengoa
Hou Yifan