Manikeismo
Manikeismoa arima jainkoarena eta gorputza deabruarena dela aldarrikatzen zuen erlijio dualista izan zen. Mani edo Manes izeneko jakitun persiarrak sortu zuen 215-275. urteen bitartean, eta haren jarraitzaileei manikeo edo manestar izena eman zaie. Ongiaren eta Gaizkiaren arteko betiereko borrokan sinisten zuten manikeoek. Ongia eta gaizkia hastapen oinarrizko, berdin eta elkarren kontrakotzat onartzen ditu manikeismoak.
Manikeismoa Manes printzeak sortu zuen, Persian, III. mendean, eta ekialdera zabaldu zen; VII. menderaino izan zuen batez ere eragina. Kristautasunaren eta Zoroastroren erlijioaren ezaugarriak bateratu zituen. Manikeismoaren arabera, mundua bi printzipio betiereko eta kontrajarrik gidatzen dute, ongiaren printzipioak eta gaizkiaren printzipioak. Ongiaren printzipioa argitsua da; eta gaizkiarena, berriz, iluna. Gizakiak bere baitako alderdi argitsua (ongia) ondo ezagutu behar du, eta ongiarekin bizi behar du, hil ondoreneko salbazioa atzeman nahi badu. Eliza kristauak heresiatzat jo eta debekatu zuen, baina manikeoek kristauen esetsaldiak saihestu eta denbora askoan eutsi zioten beren erlijioari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |