Manfred Eigen
Manfred Eigen (Bochum, Alemania, 1927ko maiatzaren 9a - Göttingen, 2019ko otsailaren 6a) 1967an Kimikako Nobel Saria jaso zuen fisikari eta kimikari alemaniarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1927ko maiatzaren 9an jaio zen Bochum hirian, Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federatuan dagoen hiri bat. 1945ean fisika eta kimikako bere ikasketak hasi zituen Göttingengo Unibertsitatean, non 1951n doktoretza lortu zuen. Frantziako Zientzien Akademiaren kide izan zen.
Ikerketa zientifikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1953an Max Planck Institutuan sartu zen, eta zinetika kimikoko bere lanak hasi zituen tenperatura jauziaren bere metodoa garatuz oreka kimikoak aldatzeko, eta kondentsadore baten deskargaren bidez laginaren berotze azkar batean datzana.
1967an, Ronald Wreyford Norrish eta George Porterrekin batera Kimikako Nobel Saria jaso zuen erreakzio kimiko azkarrei buruzko bere ikerketengatik, energia bulkada azkar batek eragindako oreka kimikoaren hausteak eraginak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]