Lublin
Lublin Poloniako ekialdeko hiria eta udalerria eta Lublingo voivoderriko hiriburua da. 2010ean 348.450 biztanle zituen. Bystrzyca ibaiaren alboan kokatuta dago, Vistula eta Bug ibaien artean, Karpato mendialdearen oinetan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1569an Lublingo Batasuna delako hitzarmena sinatu zen, hots, Poloniaren eta Lituaniaren arteko batasuna finkatzen zuen akordioa. 1795. urtean Austriaren mende egon zen, 1809an Varsoviako dukerriaren esku, 1815ean Errusiaren mende eta austriarren mende, berriro ere, 1915-1918 urteetan.
Bigarren Mundu Gerra garaian alemaniarren mende geratu zen eta Poloniako milaka judu hil zituzten kontzentrazio esparrua sortu zuten bertan (Majdanek). Sobietar gudarosteak hiria alemaniar mendekotasunetik askatu ondoren (1944) Poloniako behin-behineko hiriburu izan zen, urtebete geroago Varsovia gobernuaren egoitza bihurtu zen arte.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Lublin (1936−2011)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 16.2 | 22.0 | 27.2 | 35.7 | 33.9 | 35.0 | 37.0 | 31.1 | 25.0 | 18.9 | 15.0 | 37.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −0.7 | 0.4 | 5.7 | 12.7 | 18.4 | 21.4 | 23.3 | 23.0 | 18.1 | 12.3 | 5.4 | 0.8 | 11.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -3.1 | -2.5 | 1.6 | 7.8 | 13.1 | 16.2 | 17.9 | 17.4 | 12.9 | 7.9 | 2.6 | -1.4 | 7.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −5.9 | −5.7 | −2.0 | 3.0 | 7.7 | 10.7 | 12.5 | 12.0 | 8.2 | 4.0 | 0.0 | −3.9 | 3.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −32.2 | −31.1 | -30.9 | −7.2 | −4.1 | 0.0 | 2.0 | 0.0 | −4.0 | −7.6 | −17.9 | −23.9 | −32.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 22.7 | 25.9 | 27.3 | 42.4 | 51.1 | 66.6 | 71.5 | 64.0 | 55.5 | 40.6 | 36.7 | 33.6 | 537.9 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 23.3 | 19.5 | 18.4 | 13.1 | 13.0 | 11.8 | 12.3 | 9.3 | 11.2 | 13.3 | 18.1 | 20.8 | 184.1 |
Eguzki orduak | 35 | 66 | 128 | 194 | 241 | 237 | 238 | 231 | 154 | 110 | 43 | 23 | 1700 |
Hezetasuna (%) | 88.7 | 85.9 | 79.8 | 68.9 | 71.9 | 73.7 | 75.1 | 74.4 | 79.8 | 84.0 | 89.4 | 90.2 | 80.1 |
Iturria: Climatebase.ru[1] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industriagune garrantzitsua (elektrokimika industria, ehungintza, janari industria, nekazaritzarako makineria, tabakogintza).
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipagarria da Erdi Aroko gaztelua, XII. mendean eraikia eta XX. mendean berritua. Apezpikutegia. Unibertsitate katolikoa.
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.