Edukira joan

Lehen Judu-Erromatar Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehen Judu-Erromatar Gerra
Judea k. o I. mendean.
Data66-73
LekuaJudea
EmaitzaErromatarren garaipena
Gudulariak
Erromatar Inperioa Juduak
Buruzagiak
Gaio Zestio Galo
Vespasiano
Tito
Luzilio Baso
Luzio Flavio Silva
Eleazar ben Simon
Simon bar Giora
Joan Giskalakoa
Eleazar ben Yair
Yosef ben Mattityahu
Indarra
60.000-80.000 300.000

Lehen Judu-Erromatar Gerra edo judu matxinada handia (latinez: Bellum Iudaicum; hebreeraz: המרד הגדול‎ ha-Mered Ha-Gadol), Judean bertokoek Erromatar Inperioaren aurkako egindako hiri matxinada nagusietako (Judu-Erromatar Gerrak) lehena izan zen, Kristo ondorengo 66 eta 73 urteen artean gertatu zena —bigarrena Kitosen Gerra (115-117) eta hirugarrena Bar Kokhbaren matxinada (132-135) izan ziren—. 66. urtean hasi zen, erromatar eta juduen arteko tirabira erlijiosoek eragina.[1] Zerga-objekzioak egoera zaildu zuen eta Gessius Florus gobernadoreak tenplua arpilatu zuen. Honek matxinada indarberritu eta Herodes Agripa II.ak eta erromatar ofizilek hiria utzi zuten. Beth Horongo guduan matxinoek 6.000 legionario erail zituzten eta XII Fulminata legioak bere arranoa galdu zuen.[2] Gauzak horrela, Neronek Vespasiano jeneralari matxinada betiko amaitzea eskatu zuen eta honek 67an Galilea inbaditu zuen. Errefuxiatuek hiriburua bete zuten baina Erromaren egoera politiko nahasiak operazioak geldiarazi zituen. Matxinada 70. urtean amaitu zen, noiz Titok zuzendutako legioek Jerusalem setiatu eta erraustu zuten. Legionarioek Jerusalemgo tenplua arpilatu eta su eman zioten; judu gotorleku nagusiak, batez ere 73. urtean Masada, hondatu eta biztanleriaren zati handi bat sarraskitu eta esklabo bihurtu zuten.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Grant, R. G.. (2017-10-24). 1001 Battles That Changed the Course of History. Book Sales, 85– or. ISBN 978-0-7858-3553-0..
  2. Davis, Paul K.. (2001). 100 Decisive Battles. Oxford University Press ISBN 1-57607-075-1..
  3. Berlin, Andrea & J. Andrew Overman, ed. The First Jewish Revolt: Archaeology, History, and Ideology. New York: Routledge.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.