Laurent Fabius
Laurent Fabius (Paris, Frantzia, 1946ko abuztuaren 20a -) frantses politikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisko Goi Mailako Eskolan eta Administrazioaren Eskola Nazionalean ikasi zuen. 1974an, Frantziako Alderdi Sozialistan (PSF) sartu zen.
Frantziako Lehen Ministro izan zen 1984tik 1986ra bitartean, Biltzar Nazionaleko lehendakari 1988tik 1992ra, eta Alderdi Sozialistako lehen idazkari 1992-1993 urteetan. 1997ko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, talde sozialistaren lehendakari izan zen Biltzar Nazionalean.
2000. urtean, Ekonomia, Finantza eta Industria ministro izendatu zuen Lionel Jospin sozialistak. 2002ko hauteskundeen ondoren, legebiltzarkide izan zen. 2006an, Frantziako alderdi sozialistako buru izateko primarioetara aurkeztu zen, baina Ségolène Royalek irabazi zion.
HIESaren birusaz kutsatutako odol-transfusioen kasuan erruduntzat hartu zuten 1992an, baina, azkenik, errugabetzat jo zuen Frantziako Justiziak 1999an.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laurent Fabius |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1946ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Frantziako politikariak
- Paristarrak
- Frantziako sozialistak
- École nationale d'administrationen ikasitakoak
- Ohorezko Legioko ofizial handiak
- Frantziako atzerri ministroak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 12. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 13. legegintzaldiko Parlamentuko kideak