Edukira joan

Laptev

Koordenatuak: 76°N 125°E / 76°N 125°E / 76; 125
Wikipedia, Entziklopedia askea
Laptev
Datu orokorrak
Motaitsaso marjinal
Azalera700.000 km²
Sakonera3.385 m
EponimoaDmitry Laptev (en) Itzuli
Khariton Laptev (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak76°N 125°E / 76°N 125°E / 76; 125
Honen parte daOzeano Artikoa
Hidrografia
Betebidea

Laptev[1] (errusieraz: мо́ре Ла́птевыхtranslit.: more Laptevykh; sakheraz: Лаптевтар байҕаллара) Ozeano Artikoaren bazterreko itsasoa da, Siberiaren iparraldean dagoena, Taimyr penintsula, Iparraldeko Zembla eta Siberia Berriko uharteen artean. Izena Dmitry Laptev eta Khariton Laptev esploratzaile errusiarretik datorkio. Lehen Nordenskjold itsasoa zuen izena Adolf Erik Nordenskiöld esploratzailearen omenez.

Laptev itsasoak Kara du mendebaldean eta Ekialdeko Siberiako itsasoa ekialdean. 662.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Batez besteko sakonera 533 metrokoa da, eta handiena 3.385 metrokoa.[2] Lena, Khatanga, Jana, Anabar eta Oleniok isurtzen dira bertara. Nordvik eta Tiksi dira Laptev itsasoaren ertzeko portu nagusiak. Ia erabat izozturik egoten da neguan zehar, eta udan bakarrik ibil daiteke ontziz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).
  2. Dobrovolskyi, A. D.; Zalogin, B. S.. Моря СССР: Море Лаптевых. Moscow University, tapemark.narod.ru (Noiz kontsultatua: 2018-4-5).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]