Edukira joan

Lankide eztabaida:TXiKi/2006ko iraila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko udalerrien zerrenda

[aldatu iturburu kodea]

Arrastion TXiKi. Mantentzea erabaki baduzu ongi iruditzen zait, baina ez nioke izenburu hori jarriko, ez baititu Euskal Herriko udalerriak zerrendatzen (eta hori da nik ulertzen dudana). Ez dakit zein izan daitekeen beste aukera... —Barrie · (erantzunak hemen) 17:24, 1 Iraila 2006 (UTC)

Eta aprobetzatuz, orain kategoriek beste modu batera azaltzen dute informazioa, ez? edo nik bakarrik ikusten dut?—Barrie · (erantzunak hemen) 17:26, 1 Iraila 2006 (UTC)
Bai, itzulpen honak dira. Loading (kargatzen edo) ere itzuli beharko duzu, ikusi baitut besteak egin dituzula.—Barrie · (erantzunak hemen) 17:37, 1 Iraila 2006 (UTC)

Itzulpenak euskarazko wikipedian egiteaz gain, ezin daiteke interfazea beste proiektuetarako itzuli? Badakit MediaWiki:Allmessages-etik eginda ezinezkoa dela, hori wikipedia honetarako bakarrik dela. Ziur nolabait egin daitekeela hitz batzuk euskarazko proiektu guztietan itzulita azaltzen baitira, eta ziur nago ere edonork ezin dezakeela egin (baduzu entzuferik? ;-). Willyk, lehen adminastratzaileeak, agian badaki zerbait.

Orri hau ere aurkitu nuen, nolabai honekin lotuta (uste dut). Ez dakit lagungarria den baina gaztelerazkoa horren beteta ikustea eta euskerazkoa ez... Itzuli behar duenak lana berdin egin behar badu eta gainera besteei laguntzen badie, hobeto, ez?—Barrie · (erantzunak hemen) 17:52, 1 Iraila 2006 (UTC)

1 amaiera dutenak, baina ez 11... ezta 31 (adibidez:2031ko hamarkada). Beste guztia ongi lotuta utzi duzula uste dut. —Barrie · (erantzunak hemen) 18:25, 1 Iraila 2006 (UTC)

Capito. Mezuak jartzeko toki apropos bat (txokoak nahikoa baitu bere egitekoarekin) artikuluen goikaldea izan daiteke.

Wikipediak zure laguntza behar du entziklopedia osatzeko. Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendako artikuluak sortzen lagundu dezakezu.

Agertzen da momentu honetan MediaWiki:Sitenotice mezuan. Egia esan nik ez diot kasurik egiten baina kolore, irudi edo zerbait deigarria erabiltzen baduzu baliteke arreta lortzea. Horretarako egongo da mezu hau, ez? Izenak (sitenotice) gutxienez horretarako dela esan nahiko du. Zuk txokoan jarri duzun bezalako ohar luze (goikaldean jartzeko gutxienez bai) bat idazteko ez du balioko, baina bai laburrak.

PD: Oraintxe bertan galdetu diot Willyri ea zerbait dakien. Enciclopedia Libren egin dut. —Barrie(postontzia) 12:04, 3 Iraila 2006 (UTC)

Kaixo TXiKi! Pare bat gai daude azalarekin konpontzeko Azalaren eztabaida orrialdean. Ahal baduzu eman begiradatxo bat, bale? Aio. -Theklan 09:51, 4 Iraila 2006 (UTC)

Ba egia esan gauza nahiko dira. Nire ustez lehenengo nabarmendutako artikuluarena begiratu dezakegu. Nahi izanez gero Euskal WikiAtlasean egiten den prozedura jar dezakegu aldatzeko, bozkaketa bitartez, baina jendeak ez du maiz bozkatzen. Nire ustez ona da eta bizitza ematen badiogu Asteko Artikuluak bozkatzeko orri berezi bat egin liteke, non ezberdinak agertzen diren. Eta argi geratzeko nabarmendutako artikuluaren azpian "Bozkatu" jartzen duen zerbait edo. Ideiak dira, ea jendeak zer dioen!-Theklan 10:25, 4 Iraila 2006 (UTC)

Nabarmendutako artikuluak

[aldatu iturburu kodea]

Beno, egin dut zerbait, ea zer deritzozun. Honek eskatzen duena nahiko lana izan daiteke, asteroko maiztasuna behar baitu. Hala ere Azalean Nabarmendutako Artikuluaren txantiloia aldatu behar da. Ikusi nahi baduzu: Wikipedia:Bozketak/Nabarmendutako_artikuluak ea zer deritzozun. -Theklan 15:19, 4 Iraila 2006 (UTC)

Ba arrazoia duzu, lan gehiegi izan liteke. Konpondu nik eginiko orrialdea nahi duzun moduan eta jarri azalean Proposatu edo horrelako zerbait artikuluak proposatzeko. Denborarekin ikusi daiteke, ezta? -Theklan 12:20, 5 Iraila 2006 (UTC)

Epa Txiki!

Ondo iruditzen jat idazleak sailkatzearena, pilatzen dabilz-eta. Baina herrialdeka edo naziotasunaren arabera egitea baino, askoz errazagoa eta egokiagoa deritzot hizkuntzaka. Neuk horren arabera idatzi ditut literaturari buruzko artikuluak: Ingelesezko literatura, gaztelerazkoa, frantsesezkoa,...

Bestela, nekezagoa eta nahasgarriagoa dala uste dot: Ingelesezko idazleen ordez AEBetakoak, Britainia Handikoak, Galeskoak, Zimbabwekoak,...?

Jon Juaristi edo Miguel de Unamuno euskal idazleak dira ala (EH-ko) gaztelerazko idazleak?

Neure ustez, gainera, hizkuntzak deuko garrantzia (hamen be), nazinoen edo herrialdeen ganetik.

Zuek esango dozue.

--Patxi lurra 13:12, 7 Iraila 2006 (UTC)

Ados ba.

--Patxi lurra 14:48, 7 Iraila 2006 (UTC)

Barazkien Kategoria

[aldatu iturburu kodea]

Egunon,

wikipediako lankide bezala aste honetan hasi naiz eta segurutik horregatik hankasartzea egin dut Nekazaritzan era sartu nahi izatean. Iruditu zitzaidan kategoria baten baino gehiagotan egon zitezkela... artikuluak bai baina azpikategoriak ez? Nire ustez tomatea eta barazki guztiak Nekazaritza kategorian ere sartu beharko lirake.

Hurrengorarte, Ibiltari

Eskerrikasko azalpenagatik,

> ...horrekin kategoria bietan sartzen dela pentsatuko zenuen agian ...

Bai, konbentzituta negoen horrela egiten zela, artikulu batzuetan ikusu nuela. Baina suposatzen dut ez nuela edizio orrian ikusi, artikuluan bertan ikusten dena sartuta neukala buruan O:-|


> Hobeto ulertzeko, biografia baten adibidea jarriko dizut. Adibidez, Mikel Labaka ...

Bai, ikusi dut ia futbolari guztiak horrela, abizenez ordenatuak daudela. Ikusi dut Alan Turing ere horrela zuzendu duzula. Zein azkarra zaren, Zorionak. Hurrengorarte, Ibiltari

Kaixo! Gaur ibili naiz ba userbox batzuk sortzen eta berauek ordenatzeko sistema eraikitzen (baita apalategia osatzen duten hiru txantiloiak, ikus nire orria adibide batetarako). Zurean dauden hainbat txantiloi hartzen nabil eta zuzenean aldatzen. Espero dut gaizki ez hartzea zure orrian ibiltzeagatik. Aio! -Theklan 00:54, 11 Iraila 2006 (UTC)

Erabiltzaileak

[aldatu iturburu kodea]

Bai, oraintxe konturatu naiz bestela denak E-an sailkatzen zirela. Aldatu zuk orain ahal baduzu, ni bazkaltzera noala. Aio. -Theklan 12:31, 11 Iraila 2006 (UTC)

Artikuluen blokeaketa

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, hor bazaude, mesedez, erantzun azkar. Tipo bat dabil Nafarroako artikulua aldatu eta aldatu eta hainbat izen gazteleraz ipintzen. Ni aldaketan lehengoratzen nabil baina ezin dut ez tipoaren ip-a blokeatu ez eta artikuluaren aldaketak blokeatu. Zuk baietz uste dut... egingo zenuke? Milesker. -Theklan 21:14, 12 Iraila 2006 (UTC)

Kaixo, Txiki, orain dela 4 aste nire lehenengo kolaborazioa egin nuen Wikipedian, Pink Floyd-i buruzko artikulua. Etorri berria naiz Wikipediara, eta poliki poliki ikasten ari naiz bere funtzionamendua.

Artikulua idatzi eta gero, beste lankide batzuek haien aportazioak egin zituzten, eta orain nahiko txukuna geratu da Pink Floyd-en artikulua euskaraz. Hala ere, taldearen argazki bat falta da artikulua osatzeko. Ni saiatu naiz argazkia jartzen (beste hizkuntzetan begiratu dut artikulua, eta Portugal-en emandako konzertu baten argazkia ateratzen da gehienetan)baina ezin izan dut irudi hori "pegatu".

Horregatik, zure laguntza eskatzen dut euskarazko "Pink Floyd" artikuluan esan dizudan kontzertuaren argazkia jartzeko. ¿Lagunduko didazu?

Mila esker.

Josu.

~(Josu 16:15, 14 Iraila 2006 (UTC))

Aupa! Ba ez, jada konponduta dago, lasai. Uste dut Kabrik konpondu zuela. Aio! -Theklan 09:56, 19 Iraila 2006 (UTC)

Eskerrik asko, Txiki, Pink Floyd-en artikuluan irudia jartzeagatik! Bikain geratu da! Beste bat arte. ~(Josu 18:38, 19 Iraila 2006 (UTC))


invitation to sk wiki

[aldatu iturburu kodea]

Hello :) If You would consider about next destiation of Your bot, please choose sk wiki :) For bot status ask here. See You soon :) Admin sk wiki --Kelovy 18:26, 20 Iraila 2006 (UTC)

Hello, Your robot got bot flag on sk wiki. We will enjoy Your contributions :) Thank You so much :) --Kelovy 06:27, 25 Iraila 2006 (UTC)

Bai, badakit zuk ez duzula ezer ahazten ;). Nik ere ikastea nahi nuke (ni hau esaten; horrelakorik!) nola funtzionatzen duen honek eta proba batzuk egiten ari naiz. Hamarkada bakoitzean ez direnez orri asko ere, akatsen bat egiten badut zuzentzeko ere errazagoa da. Aldaketa aproposak dira bot-en kontuetan ikasten joateko. —Barrie(postontzia) 15:04, 22 Iraila 2006 (UTC)

Noski, nik kalitateko produktuak erabiltzen ditut beti. Egia esan, orain konturatu naiz bertsio berriarena; baina bai, azkena izango da nik daukadana, zuk esandako cosmetic_changes.py hori ere badaukat eta. Poliki-poliki.
Bot-en baimenen inguruan, zerbait pentsatu beharko genuke; batez ere Kabrik, bera baita momentu honetan daukagun burokrata langileena eta suposatzen da beraiek ematen dituztela. Ez dakit kopuru mugatu bat dugun honen inguruan. Nire kasuan, ez dakit egunero erabiliko dudan bot-a, ez dut uste denborarik izango dudanik, baina noizbait horrelako lan mekaniko batzuk azaltzen badira... Aldaketa berriakeko erregea izango naiz (bueno, nire bot-a).—Barrie(postontzia) 15:24, 22 Iraila 2006 (UTC)
Arrastion TXiKi. Aita Santu zergatik idatzi behar da letra larriz? Irakurri dudan tokietan gutxienez, wikipediaz aparte, ez da horrela egiten. Eskerrik asko. —Barrie(postontzia) 19:24, 22 Iraila 2006 (UTC)

Arrastion TXiKi. Nola egiten duzu sinatzerakoan eztabaida orrirako lotura azaltzeko? Jakin badaiteke, edo informatikarien sekretu bat da, magoekin bezala? Ez dakit nire metodoa egokia den-eta.—Barrie(postontzia) 15:41, 23 Iraila 2006 (UTC)

Berori, baina ez nekienez ongi egiten nuen edo ez, ba galdetu egin dizut. Ongi legoke honen inguruan zerbait idaztea laguntza orrien batean? —Barrie(postontzia) 16:02, 23 Iraila 2006 (UTC)

Arrastion TXiKi. Gehituko zenuke Aldaketa berriakeko orrian azaltzen den txantiloian [[Wikipedia:Sakontzeko|Sakontzeko]] lotura? Tutorialerako loturaren ondoan edo. Eskerrik asko. —Barrie(postontzia) 17:24, 24 Iraila 2006 (UTC)

We are excited to have your bot on board of hy Wiki, but please make sure you familiarize yourself and follow the the policy on bots and have made a request for approval - 20241212012710 hy:Teak

Your bot has been given a bot flag on hy:, please add the bot template to your userpage as described in the policy on bots. Thanks for you willingness to contribute towards the connectedness of our project to other Wikipedias. hy:Teak 18:33, 9 Urria 2006 (UTC)

Wikiproiektua

[aldatu iturburu kodea]

MediaWikin eskatuko dut, zuk esandakoa, artikulu bezala kontatu ez dadin... Kabri, (erantzunak hemen) 19:19, 25 Iraila 2006 (UTC)

Herrien kategoriak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Joan zen astean, uste dut, herrien kategoriak bot batek sortzeko eskatu nuen, baina ikusi dut eskuz egiten zaudela... ezin bada bot batekin egin esan eta egingo dugu eskuz guztion artean! -Theklan 14:40, 27 Iraila 2006 (UTC)

Wikipediako Txata

[aldatu iturburu kodea]

aupa TXiKi, wikipediako txateko loturari emanda interneteko errore orria ateratzen zait. Zer dela eta izan daiteke hori? Usogorri; (postontzia) 13:50, 29 Iraila 2006 (UTC)