Edukira joan

Ladugårdslandet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oxenstiern meatzearena Ladugårdslandet-en geratzen diren eraikin zahar bakanetako bat da, eta auzoaren lehengo itxuraren ideia bat ematen du.
Kronobageriet ("Erret Ogitegia") Estokolmoko eraikin zaharrenetakoa da.
Ladugårdslandstull aduana-etxeak Ladugårdslandet ekialdeko ertzean zeuden, egungo Karlaplan dagoen tokian. 1895ean eraitsi zituzten.
Sturekatten gozotegia, XVIII. mendeko eraikina; 1890eko hamarkadan ondoan bi eraikin askoz altuago itsatsi zizkioten.

Ladugårdslandet, Stockholmeko (Suedia) ipar-ekialdeko barruti bat izan zen, 1885etik aurrera Östermalm izena hartu zuen.

XVII eta XVIII. mendeetan Ladugårdslandeteko barrutiak 1-3 solairutako eraikin mistoak zituen: egurrezkoak eta harrizkoak, gehienak kolore horiz eginikoak. Eraikinok lorategi edo laborantza lursail handiagoak izan ohi zituzten; asko mea ustiategiak ziren, edo militarrekin lotura zuten. Biztanleetako asko artisauak ziren (zapataginak, ispiluginak edo bitxigileak adibidez), baina Ladugårdslandeten presentzia militar handia zegoen, hainbat erregimenturekin eta Gärdet ariketa eta entrenamendu eremuarekin.

Ladugårdslandet ("bihitegi eremua", suediarrez) Stockholmeko ipar-ekialdeko barrutiaren izena zen. Eremua, jatorriz, erregeek ezarritako bi ukuilu izan ziren, lehen Santa Klara monasterioarenak izan ziren etxeetan. Ukuilu horietatik, hiritik hurbilen zeuden zatiak Stockholm hiriari eman zitzaizkion 1639 eta 1670ean, eta bertan etxeak eraiki ziren, lehen kaleak sortuz; hurrengo urteetan hazkundeak landetxe txikien bidez jarraitu zuen. Artean, barrutia Stockholmeko jende askoren aisialdi lekua zen, uda garaian-eta.

1870eko hamarkadan, Ladugårdslandetek barruti pobre eta zikin fama zuen. Urte horietan gentrifikazio fenomeno bat bizi zuen: eraikin handiagoak eta kale zabalagoak egiten hasi ziren, eta jende aberatsa bertaratu zen. Auzoaren izaera berriarekin bat ez zetorrelakoan, 1885ean auzoari izena ere aldatu zitzaion, Östermalm jarriz ("ekialdeko meatzaldea").

Halere, izen zaharra ez da guztiz desagertu, Ladugårdslandsviken toponimoan bizi delarik (Strandvägen kalearen hegoaldean dagoen badia).

Ladugårdslandet-en eraikin zaharren eraisketa prozesuak 1890eko hamarkada osoan jarraitu zuen. Östermalm auzo berria azkar eraiki zen, eraikuntza-teknologia industrializatuarekin, eta Ladugårdslandet-en landa-eraikinen paisaia ia erabat desagertu zen.

Kale-sare zaharraren egitura ia guztiz desagertu zen auzoaren berritze prozesuan; halere zatiren bat gorde da, adibidez Storgatanen. Bestela, kaleak tarte berriekin edo zabalagoekin planifikatu ziren.

Gainerako eraikinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ladugårdslandet garaiko eraikin batzuk gelditzen dira: Armémuseum, Kronobageriet, Hedvig Eleonora eliza, Fredrikshov-en gazteluaren aztarnak, hiriko iparraldeko kuartela, Krubban kuartela, Oxenstiern meatzea eta Sturekatten gozotegia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]