Kixon
Itxura
Kixon | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 70 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°49′N 35°02′E / 32.82°N 35.03°E |
Estatu burujabe | Israel |
Israelen banaketa administratiboa | Haifa barrutia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.100 km² |
Bokalea () | Haifako badia |
Kixon (hebreeraz: נחל הקישון, Nachal HaKishon; arabieraz: نهر المقطع, Nahr el-Mokatta,[1] edo Mukutta',[2] – euskaraz: «sarraskiaren ibaia»; izen alternatiboa, الكيشون al-Qisun) Israelgo ibaia da, Haifako badian bere bokalea duena. 70 kilometroko luzera du, ur-laster iraunkor batekin. Iturririk urrunena Gilboa mendietan dago, eta mendebalde-ipar-mendebalderantz doa Jezreelgo haranean zehar, Haifako badian itsasoratzen dena, Mediterraneo itsasoan. Bere drainatze-arroak 1.100 kilometro koadro ditu, eta Jezreelgo haranaren eta mendebaldeko Galilearen zati handi bat eta Karmel mendiaren zati batzuk hartzen ditu. Bere ibilguaren azken zatia zeharo kutsatuta dago.[3]
Bi aldiz aipatzen dute Biblian:
- 1 Erg 18:40: Eliasen aginduz Baalen profetak Kixon errekara jaitsarazi eta lepoa moztu zien tokia zela dio;
- Epa 5:21: Kixon errekan kanaandar armada bainatu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Henderson, Archibald. (1884). Palestine. Its Historical Geography, with topographical index and maps. Edinburgh: T&T Clark, 205 or..
- ↑ Map of Western Palestine. Londres: Palestine Exploration Fund, 5 or..
- ↑ (Hebreeraz) «מפרץ חיפה הוא סמטת הסרטן של המדינה» Yedioth Ahronoth 2003-7-14.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Israelgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |