Edukira joan

Katixa Dolhare-Zaldunbide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katixa Dolhare-Zaldunbide

Bizitza
JaiotzaEzpeleta, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaÉric Benoit (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Enplegatzailea(k)Bordeleko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inguma: katixa-dolhare-caldumbide Literaturaren Zubitegia: 912

Katixa Dolhare-Zaldunbide (Ezpeleta, Lapurdi, 1982 - ) literaturan agregatua eta doktorea. 2014. urtean bere lehen eleberria plazaratu zuen, Biribilgune izenburukoa.[1]

Literaturan aditua da eta Bordeleko Montaigne Unibertsitatean irakasle dihardu. Ikerketa lanetan ere ari da, literatura arloan. Nafarroa Behereko hainbat eskola eta institututan irakasle izan da. Gazteluma beka eskuratuta, Biribilgune lehen eleberria argitaratu zuen 2014an. Arazo sozialak hizpide ditu polizia-trama honek, hala nola, immigrazioa, islamismoa, Frantziako laikotasuna...[2]

Hainbat artikulu idatzi ditu komunikabideetan (Berria, Argia...).[3][4]

2019an, Euskal Kultur Erakundeko lehendakaria bilakatu zen.

Eleberrigintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Dolharé, Katixa. (2014). Biribilgune. Elkar ISBN 978-84-9027-259-6. (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  2. «Katixa Dolhare-Çaldumbide - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  3. «Argiako egilea: Katixa Dolhare-Zaldunbide» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  4. Dolhare Zaldunbide, Katixa. «Katixa Dolhare Zaldunbide» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.