Karburo
Karburoa karbonoa beste elementu batekin konbinatzean sortzen den konposatu binarioa da. Solido gogorrak dira eta fusio-tenperaturak oso altuak dituzte.
Metal elektropositiboekin, alkalino, lurralkalino eta aluminioarekin karburo estekiometrikoak eta ionikoak sortu daitezke. Gehienetan dikarburo (-2) ioia C22- dago eta batzuetan, Be2C, Al4C3, C4- ioia. Karburoak oso erreaktiboak dira (CaC2).
Karburo kobalenteak gutxi dira, SiC eta B4C, solido oso gogorrak eta erremintak egiteko egiteko erabiltzen dira.
Aleazio metalikoetan ere karbonoa metalaren paketatze trinkoan sartzen da, hutsuneetan, hauek zirrikituetako karburoak dira. Metalen propietateak dituzte, itxura metalikoa eta eroale elektriko onak baina metalak baino fusio-tenperatura altuagoak dituzte eta gogorragoak dira, gainera metal puruak baino kimikoki geldoagoak ere badira.