Königssee aintzira
Königssee aintzira Königssee (de) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 603 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 7,195 km |
Zabalera | 1,225 km |
Azalera | 5,22 km² |
Sakonera | 190 m |
Bolumena | 0,51179 km³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°33′00″N 12°58′30″E / 47.55°N 12.975°E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Bavaria |
Gobernu-eskualde | Bavaria Garaia |
Bavariako baserri-barruti | Berchtesgadener Land |
Climatic health resort | Schönau am Königsee |
Babestutako-eremua | Berchtesgaden National Park (en) |
Hidrografia | |
Hustubidea | Königsseer Asche |
Arroaren azalera | 136,48 km² |
Königssee aintzira (bavarieraz: Keenigssää) Alpeetan dagoen aintzira da, Bavaria estatuan (Alemania). Berchtesgadengo Parke Nazionalaren barnean dago, Austriarekin mugan.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Königssee izenak alemanez "erregearen aintzira" esan nahi du.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lakua mendi handien artean kokatzen da. Mendebaldeko ertzean Watzmann mendia (2,713m) dago, Alemaniako hirugarren altuena. Lakuak berak fiordo itxura du, oso luzea eta oso sakona baita. Honen zergatia bere jatorriak azaltzen du, izan ere azken glaziazioan sortu baitzen.
Lakuari milaka argazki atera zaizkio eta iragarki askotan agertzen da, izan ere bere ur garbiak ispilu efektua egiten baitu. Turistentzako dauden untziak ere elektrikoak dira uraren garbitasuna ahalik eta gehien mantentzeko.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri bakarra dago, Schönau am Königsee hain zuzen ere. Bost mila biztanle inguruko herria da. Aipatzekoa da St. Bartholomä eliza, lakuaren ertzean dagoena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Archenkanzel menditik begiratuta.
-
St. Bartholomä eliza eta Watzmann mendia.
-
Königssee St. Bartholomätik ikusita.
-
Königsseeko untzi elektrikoen kaia, Schönau am Königsseen.