Edukira joan

Judith Hohenstaufengoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judith Hohenstaufengoa

Bizitza
Jaiotza1133/1134
Herrialdea Alemania
Heriotza1191ko uztailaren 7a (egutegi gregorianoa) (57/58 urte)
Hobiratze lekuaReinhardsbrunn
Familia
AitaFrederick II, Duke of Swabia
AmaAgnes of Saarbrücken
Ezkontidea(k)Luis II.a Turingiakoa  (1150, 1150 (egutegi gregorianoa) -  1172ko urriaren 14a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHohenstaufen etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak

Judith Hohenstaufengoa eod Judith Suabiakoa (1133/11341191eko uztailaren 7a) Hohenstaufengo dinastiako kidea zen. Turingiako landgravesa izan zen 1150tik 1172ra bitarte Luis II.a Turingiakoarekin ezkondu ostean. Bere izena Judith bazen ere, askotan Jutta edo Guta izenarekin ezagutzen zen, baita latinezko Clementia, Claritia edo Claricia izenarekin ere.

Frederiko II.a Suabiakoaren alaba zen, bere bigarren emaztea zen Ines Saarbrückengoarekin. Frederiko Bizargorriren arreba-ordea zen. 1150an lehenengo aldiz aipatzen da, Turingiako landgravearekin ezkondu eta gero. Helburua Hohenstaufengo etxea eta ludovingiarren arteko harremanak sendotzea zen, Frederiko Bizargorri enperadoreak Henrike Lehoiarekin eta Welfeko etxearekin zuen gatazkan posizioa indartzeko.

1168an Runneburg gaztelua eraikitzen hasi zen, Wartburg gaztelua eta Neuenburg gazteluaren erdi-bidean. Denborarekin puntu estrategikoa izngo zen Alemaniako dinastien arteko gatazketan.

Judith 1191ko uztailaren 7an hil zen, bere senarra eta semerik nagusiena baino beranduago.