Edukira joan

Juan José Cobo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan José Cobo

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan José Cobo Acebo
JaiotzaTorrelavega1981eko otsailaren 11 (43 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaCabezón de la Sal
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Saunier Duval-Prodir 2004-2009
Movistar Team 2010-2010
Saunier Duval-Prodir 2011-2011
Movistar Team 2012-2013
Torku Şekerspor 2014-2014
 
Pisua69 kilogramo
Altuera175 zentimetro

Juan José Cobo Acebo (Torrelavega, 1981eko otsailaren 11) espainiar txirrindulari ohia da. Garaipenik nabarmenena 2011ko Espainiako Vuelta izan zen, baina 2019ko uztailean titulu hau deuseztatua izen zen, UCIk dopinagatik erruduntzat jo ondoren.[1] Eskalatzaile bikaina zen, erlojupekoetan ere ongi moldatzen zena.

2019ko ekainaren 19an, UCIko arduradunek jakitera eman zuten, Cobo dopin delitu batengatik erruduntzat jo zutela, pasaporte biologikoko datuetan oinarriturik.[2]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an, Cobo 23 urtez azpiko Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan gailendu zen. Atenaseko Europako Txapelketan eta Hamiltongo Munduko Txapeletan parte hartzeko hautatua izan zen. Europako Txapelketan laugarren amaitu zuen, Markus Fothen irabazlearengandik 30 segundora. Munduko Txapelketan Isidro Nozalekin parte hartu zuen erlojupeko proban 33. postua eskuratuz. Irailean, Vini Caldirola talde profesionalean aritu zen, proban.

2004an, Cobo profesionala bilakatu zen Saunier Duval-Prodir talde sortu berrian, Mauro Gianetti kirol zuzendaria zelarik. Denboraldiko emaitzarik onena Japoniako Kopako 9. postua izan zen.

2005ean, lehenbizikoz Itzuli handi batean parte hartu zuen, Italiako Giroan.

2007an, Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen eta bi etapatan ere gailendu zen. Lehenbiziko etapa irabazi eta elastiko horia jantzi zuen, baina 3. etapan Ángel Viciosori utzi behar izan zion. 5. etapan beste garaipen batek lidergoa eman zion berriro, eta 6. etapako erlojupekoan eustea lortu zuen, Itzuliko garaipena eskuratuz.[3] Cobok Frantziako Tourrean parte hartu zuen, etapa bat lortzeko asmoarekin. Helburua lortu ez bazuen ere, sailkapen orokorreko 20. postuan amaitu zen.

2008an, Saunier Duval taldearekin oraindik ere, denboraldi hasiera apala osatu zuen, baina 2. iritsi zen Frantziako Tourreko Hautacamen amaituriko etapan, Leonardo Piepoli taldekidearen atzean. Mendiko etapa honetako erakustaldi hau egin arren, Cobok Tourra utzi behar izan zuen, taldearekin batera, Riccardo Riccomo taldekide italiarrak kontrol batean positibo eman ondoren. Beranduago, etapa horren garaipena eman zioten, Piepolik ere, positibo eman zuelako.[4] Saunier Duval taldea babeslez aldatu zen, Scott-American Beef bilakatuz, baina taldeak ez zuen Espainiako Vueltan parte hartzeko gonbidapenik jaso.

Taldeak Fuji-Servetto izen berria hartu zuen, 2009ko hasieran. Cobo taldean gelditu eta taldeburua bilakatu zen, Espainiako Vueltan 10. postuan sailkatuz eta etapa bat irabazi zuelarik. Taldeak ez zuen Tourrerako gonbidapenik jaso. Denboradiaren amaieran, Mendrision jokatutako Munduko erlojupeko txapelketan parte hartu zuen.

2011an, taldeak Espainaiko Vueltarako gonbidapena jaso eta Cobo aukeratua izan zen, Denis Menxov taldeburuari laguntzeko. Anglirun amaitu zen 15. etapa irabazi ondoren, elastiko horia jantzi eta taldeburua bilakatu zen. Cobok lidergoari eutsi zion, Chris Froomeren erasoaldi guztiei aurre eginez eta 13 segundu eskasekoko aldea mantenduz. Froomek egindako erasoaldirik zailena, 17. etapako azken kilometrokoa izan zen, Cobo atzean gelditu zen, baina helmugara iritsi baino metro batzuk lehenago, Froomeren parera heltzea lortu zuen.[5][6][7]

2011ko amaieran Geox-TMC taldea desagertu zen eta 2012rako, Cobo Movistar taldearekin fitxatu zen.[8] Garaipenik gabeko urtea izan zen, Frantziako Tourrean parte hartu eta 30. amaitu zen. Espainiako Vueltarako taldeko liderra izan behar zuen, aurreneko urteko garaipena defendatzeko asmoz, baina lidergoa laster aldatu zen Alejandro Valverderengana, azken honek, hasierako etapatan, Cobok baino hobeto jokatu ondoren.[9] Cobok Valverderi lagundu zion 2. postua eskuratzen, bera 67. amaitu zelarik.[10]

Cobok Movistar taldea 2013ko denboraldiaren amaieran utzi eta 2014 urterako Torku Sekerspor taldearekin fitxatu zen. Denboraldi honen amaieran erretiratu zen.

2019ko ekainaren 18an, pasaporte biologikoko datuek frogatu zuten, kirol jarduna hobetzeko drogak erabili izan zituela, beraz Coboren Vueltako garaipena eta beste emaitza batzuk bertan behera gelditu ziren, alde batetik 2009ko abuztuaren 29a eta 2009ko irailaren 27 artean eta bestetik 2011ko abuztuaren 20a eta 2011ko irailaren 11 artean.

Erabaki honen ondorioz, 2009ko Vueltako 10. postua ere, deuseztatua izan zen.[11] Cobok 30 eguneko epean apelaziorik egin ez zuenez gero, 2011ko Vueltako garaipena, ofizialki kendu zioten 2019ko uztailaren 18an.[12]

2002

2003

2004

2005

2007

2008

2009

2011

2014

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli handia 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
A pink jersey Italiako Giroa UT 116.
A yellow jersey Frantziako Tourra 20. UT 30.
A red jersey Espainiako Vuelta UT 10. 1. 67.
Legenda
Ez zuen parte hartu
UT Utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]