Jose Horn
Jose Horn | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1936ko otsailaren 24a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Bizkaia (hiriburua) Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia
1933ko azaroaren 28a - 1936ko urtarrilaren 7a Barrutia: Bizkaia (hiriburua) Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia
1931ko uztailaren 12a - 1933ko urriaren 9a Barrutia: Bizkaia (hiriburua) Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Filipinak, 1880 | ||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||
Heriotza | 1936ko uztailaren 30a (55/56 urte) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
José Horn Areiltza (1880, Cagsana, Filipinak – 1936ko uztailaren 30a, Bilbo) euskal herritar politikari jeltzale eta abokatu izan zen.
Deustuko unibertsitatean Zuzenbidea ikasi eta Euzko Alderdi Jeltzaleko kide bilakatu zen. 1909an alderdi hori ordezkatuz Bilboko alkate bilakatu zen, gainera Abando barrutiko errejidorea ere izan zen, 1911, 1913 eta 1917an. Horretaz gain, Bizkaia ordezkatuz 1931, 1933 eta 1936ko hauteskundeetan aukeratua izan ondoren Espainiako Gorteetan diputatu izan zen. 1930ko hamarkadan zehar Espainiako Gorteetan diputatu gisa Euskal Herriarentzako Sortarauaren defentsa hitzaldiak burutu zituen, 1933an Euskal Ordezkaritzaren bozeramaile izendatu zutelarik.
Bestalde, 1918ko urriaren 25ean Woodrow Wilson estatubatuar presidenteari zuzendutako mezua sinatu zuten abertzaleetako bat izan zen.
Euzkadi egunkarian idatzi zuen, abokatu gisa ekintzaile abertzaleak eta egunkari hartako zuzendaria zen Pantaleón Ramírez de Olano ere defendatu zituelarik. 1930eko hamarkadaren hasieran Francisco Idiakez getariar euskal preso politikoa ere defendatu zuen, nahiz eta Ángel Ossorio y Gallardo legegilea aurkari izan, Idiakez absolbitzea lortu zuelarik. Banco Guipuzcoano eta Euskalduna ontziola enpresetako kontseilaria ere izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Horn abokatua eta politikariaren biografia. Auñamendi Entziklopedia. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)
Aurrekoa Gregorio Ibarretxe Ugarte |
Bilboko alkatea 1909ko ekainaren 29a - 1909 |
Ondorengoa Eugenio Martínez Sevilla |