Jose Antonio Azpiazu
Jose Antonio Azpiazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Antonio Azpiazu Elorza |
Jaiotza | Legazpi, 1944 (79/80 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa latina italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, antropologoa eta historialaria |
Enplegatzailea(k) | Mondragon Unibertsitatea |
Jose Antonio Azpiazu Elorza [1](Legazpi, 1944) historialaria, antropologoa eta idazlea da. Filosofia eta Zientziak ikasi zituen Madrilgo Complutense unibertsitatean, eta Antropologiako doktoradutza egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Donostiako Jakintza ikastolako eta Mondragon unibertsitateko Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza fakultateko zuzendaria izan zen. Oñatiko Nazioarteko Lege Soziologiako Instituko argitalpen saileko arduraduna izan zen. Hainbat liburu eta artikulu egin ditu, han-hemenka argitaratu direnak.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia eta Zientziak ikasketak egin zituen Complutense unibertsitatean (Madril). 1988an Antropologiako doktoradutza egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Julio Caro Barojaren zuzendaritzapean, Sociedad y vida social vasca en el siglo XVI. Mercaderes guipuzcoanos gaiari buruz. Doktoradutza tesia 1990 urtean argitaratu zen.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Jakintza ikastolako zuzendaria izan zen, Mondragon unibertsitateko irakaslea, eta, gainera, Mondragon unibertsitateko Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza fakultateko zuzendaria. Azkenik, Oñatiko Nazioarteko Lege Soziologiako Institutuko argitalpen saileko arduraduna izan zen erretiroa hartu aurretik.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso egile emankorra da[2], eta hainbat liburu eta artikulu egin ditu, aldizkari espezializatuetan han-hemenka argitaratu direnak. Aro Modernoan euskaldunek itsasoarekin, arratzarekin, itsas portuetako jarduerarekin eta komertzioarekin izan dituzten harremanak aztertu ditu gehienbat. Hona hemen haren lan nagusiak:
- Sociedad y vida social vasca en el siglo XV: mercaderes guipuzcoanos, 1990 ({{ISBN|8450596823}})
- Mujeres vascas, sumisión y poder: la condición femenina en la Alta Edad Moderna, 1995 ({{ISBN|8488947380}})
- Esclavos y Traficantes. Historias ocultas del País Vasco, 1997 ({{ISBN|8480912995}})
- Historia de un rapto,1999 (ISBN: 9788475688367)
- El acero de Mondragón en la época de Garibay, 1999 ({{ISBN|9788492170739}})
- Un mercader eibarrés en la corte de Felipe II: Martín López de Isasi, 1999 (ISBN 84-81696)
- Balleneros vascos en el Cantábrico, 2000 ({{ISBN|8480916796}})
- Francisco de Madina: sacerdote y músico vasco = priest and Basque musician = apaiz eta euskal musikari, 2002. (OCLC 432988309)
- Picas vascas en Flandes, 2002 ({{ISBN|978-84-8091-786-5}})
- Historias de Corsarios vascos, 2004 ({{ISBN|8480919395}})
- Nuevas historias de corsarios vascos: biografías y vivencias, 2005 ({{ISBN|978-8480915878}})
- La historia desconocida del lino vasco 2006, ({{ISBN|978-8498430004}})
- La empresa vasca de Terranova, 2008 ({{ISBN|8498430968}})
- Euskal burdinoletako bizimodua = La vida en las ferrerías vascas, 2009 (ISBN: 8492280557)
- Esa enfermedad tan negra: la peste que asoló Euskal Herria, 1597-1600, 2011 ({{ISBN|9788498433166}})
- Historias de corsarios vascos: entre el comercio y la piratería (2011), ({{ISBN|84-8091-939-6}})
- 1813: Crónicas donostiarras: destrucción y reconstrucción de la ciudad, 2013 ({{ISBN|9788498434200}})
- Julio Caro Baroja euskal gaietan ere maisu aparta (1914-1995), 2014 ({{ISBN|978-84-457-3322-6}})
- Y los vascos se echaron al mar, 2015 ({{ISBN|978-84-9843-649-5}})
- Hielos y océanos, 2016 ({{ISBN|978-84-9843-703-4}})
- Juegos y apuestas en la Historia de Euskal Herria, 2018 ({{ISBN|978-84-7148-591-5}})
- Una historia de la pelota. Del siglo XVI a la revolución de Chiquito de Eibar, 2019 ({{ISBN|978-84-7148-638-7}})
- Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen historia soziala, 2020 (ISBN 978-84-7173-608-6)
Beste egile batzuekin batera egindako lanak:
- Las conservas de pescado en el País Vasco. Industria y Patrimonio,1997 (ISBN 84-605-7038-X) Ana María Rivera Medina eta Ernesto López Losarekin batera
- Deba una villa de vocación marinera y mercantil, siglos XV-XVII, 2011(ISBN 8461551728), Javier Maiztegirekin batera
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Azpiazu Elorza, José Antonio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los libros del autor Azpiazu Elorza Jose Antonio» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-03).