Edukira joan

Jose Luis Longaron

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Luis Longaron» orritik birbideratua)
Jose Luis Longaron
Bizitza
JaiotzaTolosa1952ko azaroaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2019ko ekainaren 1a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Jose Luis Longaron Galartza (Tolosa, 1952ko azaroaren 19a - 2019ko ekainaren 1a) tolosar artista plastikoa izan zen.

Tolosako Kale Nagusian jaio eta bizitu zen dendari familia batean. Hiru anai izan zituen, hauek ere arterako zaletasunarekin, musikan eta argazkigintzan besteak beste. Oso gazte hasi zen pintatzen eta ezaguna egin zen ere, arte plastikoetako irakasle lanetan eta zuen zaletasun literarioarengatik.

Bere ekarpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970-71. Mariano Arsuaga eta Joseba Urteagarekin, banakako erakusketa sail bat antolatu zuten Tolosako artxiboan zegoen Herriko liburutegian. Bertan, beraien lanez gain, Matxin Labayen, José Mª Telleria, Teresa Azkarate, Iñaki Caballero eta beste hainbatenak ikusteko aukera izan zen.

1972. Tolosako Aranburu jauregian, Lizardi elkarteak antolaturiko Euskal Kultura Hamabostaldiko erakusketa kolektiboan parte hartu zuen beste artista askorekin batera.

1973. Aurreko erakusketa bera, "Euskal arte" erakusketa izenpean, Ataunen ikusi ahal izan zen Joxe Migel Barandiaran antropologo eta etnologoaren omenez antolatu ziren ekitaldietan.

1975. Erakusketa Tolosako Lankide Aurrezkian, Mariano Arsuaga, Joseba Urteaga eta Patxi Elosegirekin batera.

1977. Tolosako Iruña kafetegian erakusketa.

1979. Donostiako Aurrezki Kutxako Kultur aretoan erakusketa Mariano Arsuagarekin batera.

1980.

- Mariano Arsuagarekin batera, "Pott" aldizkariren diseinu artistikoaren ardura hartu zuen, Bernardo Atxaga, Joxe Mari Iturralde eta Joseba Sarrionandiarekin elkarlanean.

- Errenteriako Gaspar aretoan erakusketa Jose Ramón Anda eskultorearekin batera.

1980ko hamarkadan. Tolosaldeko arte plastikoetako irakasle lanetan hasi zen eta 1987tik 2017ra arte, Tolosa eta Ibarrako arte tailerretan.

1984. Antzerki eszenografia sortu zuen Rafael Albertiren monologoei buruzkoa.

1985. Erakusketa Koldo Arregi eskultorearekin batera Tolosako Leidor Antzokiaren sarreran.

1987. Lankidetza Joxe Mari Iturralde eta Bernardo Atxagarekin batera Akademia Sekretuan.

1988.

- Erakusketa Tolosako Kultur Etxean.

- Muralak Tolosako Euskal Herria plazan, Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta J.M. Hernandezekin batera.[1]

1989. Palma de Mallorkako Barceló Fundazioaren lehen pintura deialdian hautatua.

1990.

- Sormen beka lortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

- Osakidetzako pintura lehiaketan lehen saria eskuratu zuen.

- Erakusketa Bilbao fundazioan.

- Erakusketa Madrilgo Eladio Fernández aretoan.

- Erakusketa Donostiako Altxerri galerian J. R. Amondarain eta Kormazekin batera.

- Anoeta herrirako jaiotza Iñaki Epelderekin batera.

1993. Erakuskera Ordiziako Barrena Jaiuregian Iñaki Epelderekin batera.

1994.

- Errenteriako Gaspar galerian erakusketa Koldobika Jauregikin batera.

- Tolosa herrirako Jaiotza eta Olentzeroa Iñaki Epelderekin batera.

1996. Tolosako Uxola X. sariak lehiaketako libururako ilustrazioak.

1997. Laskorain ikastolako ekimenez, Tolosan, Usabalgo futbol zelaierako murala Iñaki Epelderekin batera.

1998.

- Tolosako Aranburu jauregian erakusketa.

- Tolosako azoka berezietako sariaren diseinua, Iñaki Epelderekin elkarlanean.

1999.

-Erakusketa Iruñeko Zitadelan.[2]

-Erakusketa kolektiboa Tolosako Aranburu Jauregian.

2000. Erakusketa Iruñeko Pintzel galerian Koldobika Jauregi eta Iñaki Epelderekin batera.

2001. Tolosa herrirako Galtzaundiren poliesterreko irudia Iñaki Epelderekin batera.

2002. Marrazki eta poesiako karpetaren edizioa, Koldobika Jauregi, Iñaki Epelde, Karlos Linazasoro eta Juan Cruz Igerabiderekin elkarlanean

2005.

- Erakusketa kolektiboa Iruñeko Pintzel galerain

- Erakusketa kolektiboa "ipuin ARTEan-encuentos", Irazki elkarte kulturaniztunaren eta Tolosako 750. urteurrena fundazioaren eskutik.

2006.

- Erakusketa kolektiboa Nafarroa Oinezek antolatuta.

- Erakusketa kolektiboa Lekunberriko kultur etxean eta Arribeko Mailope galerian (Nafarroa).[3]

2009. Naturaldia jardunaldietan, Arte kalea proiektuan hartu zuen parte, Tolosako hainbat artistarekin batera.

2020. Aranburu jauregian erakusketa antologikoa.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Goñi, Juanma. (1988 / EFE)..
  2. EFE. (1999)..
  3. Belaunzaran, Elisa. (2006/ EFE)..
  4. Goñi, Juanma. (2020). Tolosa: El legado artístico y humano de Longarón. D.V..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]