John Archibald Wheeler
John Archibald Wheeler (Jacksonville, Florida, AEB, 1911ko uztailaren 9a - Hightstown, New Jersey, AEB, 2008ko apirilaren 13a) estatubatuar fisikaria izan zen. Espazio-denboraren fisikari, grabitate uhinei, zulo beltzei eta kuantuari buruzko teoria aitzindariak proposatzeagatik ezaguna da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johns Hopkins Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta denboraldi batez eskolak ematen ibili ondoren, Princeton Unibertsitatean hasi zen lanean, 1938an. 1950 ondoko urtean Mattherhorn (H bonba) proiektuan lan egin zuen.
Lan nagusiak: Spacetime Physics (1966, "Espazio-denboraren fisika"), Einstein's Vision (1968, "Einsteinen ikuspenak"), Frontiers of Time (1979, "Denboraren mugak"), A Journey into Gravity and Spacetime (1990, "Txangoa grabitatean eta espazio-denboran zehar"), At Home in the Universe (1993, "Etxe bat Unibertsoan").
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Archibald Wheeler |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.