Joanot Martorell
Itxura
Joanot Martorell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1413 |
Herrialdea | Valentziako Erresuma |
Heriotza | Valentzia eta Bartzelona, 1465 (51/52 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lantokia(k) | Valentzia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Gradua | zaldun |
Joanot Martorell (Valentzia, c. 1413 – Valentzia, 1465) valentziar idazlea izan zen. Valentziako zaldun aristokrata baten semea zen.
Gaztaroan, zaldungoko legeei jarraituz, bere arrebari ohorea lapurtu zion zaldun bat desafiatu zuen, eta Ingalaterrako Henrike IV.a jarri zuen borrokaren lekuko eta epaile. Bizitzan zehar behin baino gehiagotan izan zituen horrelako desafioak, ohitura hori ordurako anakronikoa bazen ere.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martolellena da Tirant Lo Blanc zaldungo liburua. Katalanez idatzita dago, eta 1490ean argitaratu zen lehen aldiz, Valentzian. Cervantesen hitzetan, salbuespena da zaldungo generoaren barruan, fantasiarik ez dagoelako, pertsonaiak bat datozelako historiarekin eta lekuak errealismoz deskribatzen direlako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanot Martorell |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.