Edukira joan

Ivan VI.a Errusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivan VI.a Errusiakoa

Errusia Guztien enperadorea

1740ko urriaren 17a (juliotar egutegia) - 1741eko azaroaren 25a (juliotar egutegia)
Ana Errusiakoa - Elisabet I.a Errusiakoa
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1740ko abuztuaren 12a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaShlisselburg (en) Itzuli1764ko uztailaren 5a (juliotar egutegia) (23 urte)
Hobiratze lekuaOreshek Fortress (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaDuke Anthony Ulrich of Brunswick
AmaAnna Leopoldovna
Ezkontidea(k)ezkongabea
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBrunswick-Bevern (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 12807749 Edit the value on Wikidata
Ivan VI.a Errusiakoa izebarekin

Ivan VI.a Errusiakoa (Ivan Antonovitx, errusieraz: Иоанн Антонович) (San Petersburgo, 1740ko abuztuaren 23agreg./abuztuaren 12ajul. - Schlüsselburg, 1764ko uztailaren 16agreg./uztailaren 5ajul.) Errusiako tsarra (1740-1741). Ivan V.aren iloba. Bere aita Antonio Braunschweig-Wolfenbüttelekoa zen, eta ama Ana Leopoldovna Mecklenburg-Schweringoa.

Errusiako tsarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izeba-amona enperatrizak, Ana Errusiakoak, adoptatu zuen 8 aste bakarrik zituenean (1740), eta oinordeko izendatu zuen 1740ko urriaren 5ean.

Ana Errusiakoa hiltzean (1740ko urriaren 28an), Ivan enperadore izendatua izan zen, eta hurrengo egunean Ernst Johann von Bironek, Kurlandiako dukeak, erregeorde kargua hartu zuen. Biron kargutik kendu zutenean (azaroaren 8an) erregeordetza Ivanen amari eman zitzaion, baina Andrei Osterman kantzelariordeak gidatu zuen gobernua.

Hiru hilabete geroago, estatu-kolpe batek Elisabet I.a Errusiakoa jarri zuen tronuan, 1741eko abenduaren 6an. Ivan eta bere familia espetxeratua izan zen Dunamundeko gotorlekuan. 1744an Jolmogoryra eraman zuten Ivan, Itsaso Zuritik gertu, non Ivan hurrengo 12 urteetan bakartua egon zen.

1756an Shlisselburgeko gotorlekura eraman zuten, eta bertan egon zen hil zen arte.

1762an Katalina II.a Errusiakoak agintea hartu zuenean, Ivan hiltzeko agindua eman zuen, baldin eta ihesteko arriskurik ikusten bazen. Baina, Ivanek 20 urte zeramatzan espetxeratuta, bere jatorriaren berri jakin gabe. Vasily Mirovitx tenienteordeak Ivan nor zen ohartu zen, eta askatzeko eta berriro errege izateko plan bat prestatu zuen. 1764ko uztailaren 5ean, Mirovitxek Berednikov komandantea atxilotu zuen, eta Ivan entregatzea eskatu zuen. Ivanen kartzelariek Ivan hil zuen.

Heriotza honek Katalina II.a Errusiakoaren kargua ziurtatu zuen, baita bere semearena ere.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]