Harriet Martineau
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Harriet Martineau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Norwich, 1802ko ekainaren 12a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Ambleside, 1876ko ekainaren 27a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Key Hill Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Thomas Martineau |
Ama | Elizabeth Rankin |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, kazetaria, ekonomialaria, historialaria, itzultzailea, eleberrigilea, soziologoa, saiakeragilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, filosofoa, geografoa, idazlea, sufragista eta abolitionist (en) |
Harriet Martineau (Norwich, 1802ko ekainaren 12a - Ambleside, 1876ko ekainaren 27a) Ingalaterrako idazlea, ekonomialaria, soziologoa, filosofoa eta gizarte-ekintzailea izan zen, bereziki feminista eta abolizionista. Lehenengo emakume soziologotzat hartua izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harriet Martineau 1802ko ekainaren 12an jaio zen, Norwich-en, Ingalaterran. Zortzi seme-alabetako familia batean, Harriet seigarren alaba zen. Bere aita, Thomas Martineau, arropen manufakturan aritzen zen. Negozioa oparoa zen eta honek eragina izan zuen familiak bizi-maila erosoa izateko. Hala ere, 1829. urtean porrot egin zuen, 1825. urtetik Britainia Handian gertatutako krisi ekonomikoaren ondorioz. Amaren maitasunaren falta sentitu zuen eta osasun makala izan zuen.
Harriet Martineauk 12 urte zituenetik entzumen arazoak izaten hasi zen. Gortasuna areagotu ahala nortasun barnekoiagoa erakusten zuen.
Bere familian ezintasun intelektuala zuela uste zuten, arreta finkatzea eragozten ziona, eta ez ziren konturatu isolamendu horrek jatorri patologikoa zuela. Edonola ere, Martineau anderea, hizkuntza askotan trebea zen. Haren bizitzan zehar egoera gogorrak gainditzeak bultzada handia suposatu zion.
Harriet Martineau 19 urterekin noizean behin bere lanak argitaratzen hasi zen, familiak estutasun ekonomiko batzuk pasa baitzituen. Bere bizitzan 50 bat liburu eta artikulu idatzi zituen.
20 urte zituelarik, tristura handia jasan zuen, harentzat oso garrantzitsuak ziren hiru pertsona hiltzean: aita, Thomas anaia nagusia eta tutorea, bere senarra ere izan zena, John Worthington. Handik aurrera ez zuen berriro ere ezkondu nahi izan eta nolabait ezkontzaren aurka jarri zen, honek emakume eta gizonen arteko desberdintasunak inposatzen zituelako.
1821eko bukaeran, Martineau emakumeek, amak eta ahizpek, bizimodua aurrera eraman ahal izateko, josten lan egin behar izan zuten eta Harrietek, noizbehinka, kontribuzio unitaristekin, Monthly Repository aldizkarian idazten zuen. 1822tik aurrera aldizkari horren ohiko kolaboratzailea bihurtu zen, urtean 50 libra esterlinaren truke. Aldizkariaren 1822ko urriko 17. edizioan, artikulu bat idatzi zuen. Artikulu hartan hitz egiten zuen, Ingalaterran nesken eta mutilen gaitasun intelektualaren aurrerabidea modu berdinean lortzeko hezkuntza-prozesua jarraitzeko gai izango litzatekeen, Female Education zeritzona.
Anekdota moduan Martineauk bizirik lurperatzeko beldurra zuela aipatu daiteke. Horregatik, bere testamentuan zeukan guztia bere sendagileari utzi zion eta, horren truke, sendagileak burua moztu beharko zion.
Ideiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neurridun ekonomikoaren nobelak idazteko originaltasuna izan zuen. Hauetan XIX.mendeko britainiar sistema emankorra azaltzen zuen eredu ekonomiko klasikoaren printzipioak deskribatzen ziren. Martineauk erabili zuen modelo kapitalistaren egitura ingeles eskola klasikoaren hiru ezaugarritan oinarritzen zen: produkzio-bideen jabetza pribatua, lan emankorren espezializaziora daraman eta horregatik merkataritza trukeari ahokatuta dagoen giza natura, eta ekimen pribatuaren estimulu jariatua denboran izaten diren enpresen onuren berrinbertsio jarraituak azaldua.
Agente ekonomiko guztiek, enpresaburu eta langile, haien interesak elkartzen zituzten herrialdearen ekoizpena baliabideen enplegu beterantz zuzenduz. Irakurleen onarpena hain ona izan zen, liburuak segidan berrargitaratu zirela irakurleen geroz eta handiagoa zen eskaria asetzeko. Honen ustez, gizarte bat behatzeko orduan beharrezkoa da aspektu guztiak aztertzea, hala nola, soziologikoak, politikoak, erlijiosoak, e.a. Modu berean, emakumearen egoera ulertzeko ikuspuntu edo analisi sozialak egin behar zirelakoan zegoen. Horretaz aparte, ordura arte garrantzi handirik ez zuten gai edo egoera soziologikoak (bikote harremanak, seme-alabak, e.a) aztertzeaz arduratu zen, horiek guztiak begirada soziologiko batetik. Azken finean, Harriet Martineau anderearen ustetan, soziologoak behaketatik haratago joan behar zirela gizartearen onurarako eman daitezen. Hala ere, ezin dugu ahaztu Martineauk emakumeen eskubideen alde aldarrikatu zuela bere burua eta gainera Comteren pentsamenduak zabaltzen lagundu zuela.
Emakumeen eskubideen defendatzailea izan zen. John Stuart Millek 1866an lehen aldiz britainiar parlamentuan egon zenari emakumeentzako boto eskubidea eskatu zion eta Harrietek honetarako lan handia egin zuen. Esklabotasunari aurre egin zion, zenbait perspektibatatik aztertuta: morala, soziala eta ekonomikoa. Bildumaren laugarren nobelan, Demerara izenburuarekin, zurien historia eta beltzen esklabotasuna eta esplotazioa erakutsi zuen. Haren bizitza, norabidez aldatu zuen eta berehala ospearen bitartez famatua bihurtu zen. 1832tik argitaratze arrakasta iritsi zitzaion. Ekonomiaren 25 nobelatako bilduma argitaratzen hasi zen ekonomia politikoaren Ilustrazioa izenburu jaso zen urtean. Harrezkero argitaratze prestigioaren eta intelektualarengandik, bere bizi-mailan atseden bat hartzeko aukera izan zuen.
Londresera joan zen bizitzera eta bertan britainiar sozietate nagusi batekin elkartu zen; haren adiskidetasunen artean Richard Monckton Milnes parlamentaria, Charles Buller eta Jane Marcet ekonomista klasikoak zeuden.
Emakume kulturadun eta bidaiaria izan zen. 1834-1836 artean Estatu Batuetan, amerikar espiritu libreagatik erakarrita ibili zen eta haren ekonomia hazkundearen potentzialagatik erakusten zuen. Beste toki batzuk bisitatu zituen, New York, Philadelphia, Baltimore eta Washington.
Buru abolizionista batzuk ezagutu eta beraiekin mintzatu zen askotan esklabutzaren aurkako iritzia goraipatuz. Hau guztia, 1837.urtean argitaratutako Society in America liburuan isladatu zuen. 1839. urtean Venezian barrena bidaia bat egiteari ekin zion baina bertan behera utzi behar izan zuen obulutegiko min izugarri handi bategatik. Arrazoi honegatik bost urtez Newcastle-en ondoan kokatuta dagoen Tybemouth herrian geratu behar izan zuen. 1844.urtean Mesmerismen tratatua izan zen, eztabaidagarria zen tratamendu hipnotiko batez, berari eraginkorra suertatu zitzaiolarik. Behin indarberrituta Amblesiden finkatu zen, Distrito de Los Lagos parean kokaturik dagoen hiri batean eta bertan eraiki zuen bere etxea, The Knoll. Hau izan zen bere etxebizitza hil zen arte. 1846-1847 urte bitartean ekialde hurbiletik, Egipto eta Lur Saindutik bidaia luze berri bati ekin zion. Haren bizipen eta gertatutako behaketak 1848.urtean Eastern Life: Present and Past argitaratzera eraman zuen.
Harrietek Jane Marceten obra ezagutu eta miretsi zuen. Jane Marcet Conservation on political economy liburuarekin 1816an Britainia Handian ospe handia lortu zuen idazlea izan zen. Liburu honetan ekonomiaren politika legeak azaltzen ziren. Martineau-k Janeri 1832an idatziriko gutun batean esaten zion bere liburua irakurri zuela "behin eta berriz, gozamenez, liburua bere eskutan erori zen urte osoan zehar". Harriet-ek, Jane Marceten arrakasta ikusita, ekonomia politikoa nobelen bidez azaltzearen ideia garatu zuen, bere ustez modu hoberena baitzen produkzio legeak, elkartrukea, distribuzioa eta aberastasunaren kontsumoa azaltzeko. Bere nobeletan erabili zuen doktrina ekonomikoa Adam Smith eta James Miller-engan ageri zena izan zen. Monthly Repository-ren editorea zen William J. Fox bere anaiarekin kontaktuan jarri zen, Charles Fox, honek azkenean 25 nobelak editatu zituen. Bilduma honi Illustration of Political Economy izenburua eman zion.
Bildumako lehenengo nobela "Vida en territorio salvaje" izan zen, Hego Afrikan kokaturiko kolonia Ingeles baten joan-etorriak kontatzen zituen. Lehenengo liburu honetan lanaren banaketa behartzen zuen eskulanaren espezializazioari esker garatutako produkzio prozeduren jatorria azpimarratzen zuen. Irakurketarekin batera produkzio atalak bultzatzen zituen eta merkatuetan merkantzien elkartrukea geroago. Bildumako azken nobelan, "La moraleja de muchas fábulas", ekonomia ingeleseko hazkuntza potentzialtasunaren arrazoien laburpena biltzen du. Gizarte eta ekonomia aurrerakuntzaren bidetik zihoan estatu baten ekonomia bideratzeko, aurrerapen teknologikoaren eta komertzio internazionalaren garapenak nabarmendu zituen. Bildumaren arrakasta berehalakoa izan zen.
1855. urtearen hasieran, bihotzeko arazoak aurkitu zizkioten eta hortik aurrera, 20 urtez bere autobiografia idatzi zuen, 2 liburutan banaturik. Hauek hil ondoren argitaratu egin ziren.
1852-1866 urte bitartean Daily New egunkarian 1600 artikulu inguru idatzi zituen. 1855.ean berriz ere gaixotu zen eta haren bizitza, larri ikusten zuenez, bere autobiografia bat publikoki ezagutzeko idaztea erabaki zuen. 1876ko ekainaren 27an Amblesiden 74 urte zituela hil zen, erritu erlijiosorik gabe lurperatu zutelarik. Harriet-en biografia urte bat beranduago argitaratua izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]H. Martineau hainbat lan kaleratu zituen, haien artean, soziologiari zegokionak, aldizkarietako artikuluak eta bere autobiografia.
- Illustrations of taxation; 5 liburuki; Charles Fox, 1834
- Illustrations of Political Economy; 9 liburuki; Charles Fox, 1834
- Miscellanies; 2 liburuki; Hilliard, Gray and Co., 1836
- Society in America; 3 liburuki; Saunders and Otley, 1837; (berrargitalpena: Cambridge University Press, 2009; ISBN 978-1-108-00373-5); Internet Archive
- Retrospect of Western Travel; Saunders and Otley, 1838, (Project Gutenberg Volume 1, 2. liburuki)
- How to Observe Morals and Manners; Charles Knight and Co, 1838; Google Books, Project Gutenberg
- Deerbrook; Londres, 1839; Project Gutenberg
- The Hour and the Man: An Historical Romance, 1839, Project Gutenberg
- The Crofton Boys. A Tale; Charles Knight, 1841; Project Gutenberg
- Life in the Sickroom, 1844
- Household Education, 1848, Project Gutenberg
- Eastern Life. Present and Past; 3 liburuki; Edward Moxon, 1848
- The History of the Thirty Years' Peace, A.D. 1816–1846 (1849)
- Feats on the Fiord. A Tale of Norway; Routledge, Warne, & Routledge, 1865, Project Gutenberg
- Harriet Martineau's Autobiography. With Memorials by Maria Weston Chapman; 2 liburuki; Smith, Elder & Co, 1877; Liberty Fund.
- A Complete Guide to the English Lakes; John Garnett 1855.
- Atkinson, H.G. & Martineau, H.; Letters on the Laws of Man's Nature and Development; Chapman, 1851 (Cambridge University Press, 2009; ISBN 978-1-108-00415-2)
- Comte, A; Martineatu, H. (tr.); The Positive Philosophy of Auguste Comte; 2 liburuki; Chapman, 1853 (reissued by Cambridge University Press, 2009; ISBN 978-1-108-00118-2)
-1848an Egiptotik, Jerusalendik eta Ekialde hurbiltik bidai luze bat gauzatu ondoren liburu bat idatzi zuen bere esperientziak bilduz.
-Daily News en parte hartu zuen hainbat urtetan zehar, 1000 artikulu baino gehiago publikatuz.
-1855an larriki gaixotu ondoren bere autobiografia idatzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hill, Michael R. (2003). Harriet martineau : theoretical and methodological perspectives. Routledge ISBN 0-415-94528-3. PMC 228134555. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) «Harriet Martineau - Pioneering feminist and social scientist - History's HEROES from E2BN» historysheroes.e2bn.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
- (Ingelesez) Harriet Martineauren biografia eta bibliografia.