Edukira joan

HTTP 404

Wikipedia, Entziklopedia askea
HTTP 404 errorea erakusten duen pantaila-irudi bat

HTTP 404, HTTP Not Found edo HTTP 404 Ez aurkitua HTTP egoera-kode bat da, host-a zerbitzariarekin komunikatu ahal izan dela baina eskatu den baliabidea ez dela existitzen adierazten duena. Adibidez, https://eu.wikipedia.org/xyzjk URLa sartzen bada Wikipediaren zerbitzariak errorearekin orrialde bat itzuliko du baita HTTP 404 errore-kodea ere. Errore hau ez da nahastu behar "Web-zerbitzaria ez aurkitua" errorearekin edo zerbitzariarekin ezin izan dela konektatu adierazten duten erroreekin.

HTTP komunikazio-eskaera batek erantzun diezaion eskatzen dio zerbitzariari, adibidez, web-nabigatzaile batek HTML dokumentu bat (web-orri bat) eskatzea. Zerbitzariak zenbakizko HTTP-kode batekin eta mezu batekin erantzuten du. 404 kodean, lehenengo lauko horrek bezeroaren akats bat egon dela erakusten du, URL-a gaizki idatzita dagoelako, adibidez.

404 errore-kodearen ondoan, zerbitzariak akatsaren arrazoia azaltzen duen testu bat bidali ohi du. HTTP-espezifikazioak "Not Found" (ez aurkituta) esaldia iradokitzen du.[1] Zerbitzari askok modu lehenetsian 404 kodea eta "Not Found" esaldia dituen web-orri bat erakusten dute. Eskatutako orria ez badago, zerbitzariek edozein orrialde erakusteko konfiguratu daitezke.

Hala ere, Internet Explorerrek eta Chromek, modu lehenetsian ez dituzte orri horiek erakusten, baldin eta 512 byte baino gehiago ez baditu behintzat, eta gehienetan nabigatzaile horiek horretarako propio definituta duten orrialde bat erakusten dute.

Zerbitzariek 404 errore bat erakutsiko du orrialdeak mugitu badira edo ezabatu direnean. Lehen kasuan, zuzena zuzenagoa litzateke 301 kode-errorea bidaltzea (betiko mugituta). Bigarren kasuan 410 ezabatze-kode bat itzuli behar izango luke. Bi aukerek zerbitzaria konfiguratzea berariaz eskatzen dutenez, webgune gehienek ez dituzte kode hauek erabiltzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]