Edukira joan

Fotosfera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzkiaren fotosfera

Izar baten fotosfera, izar hori mugatzen duen azalera argitsua da, edo, hobe esanda, ikus dezakegun argia igortzen duen izarraren eremua. Klasikoki, Eguzkiaren eta gainontzeko izarren fotosferaz hitz egiten da. Gure eguzkiaren kasuan, fotosferako tenperatura 5800 gradu kelvin ingurukoa da. Ez da solidoa, baizik eta 300 kilometroko sendoera duen plasma geruza bat, jasotzen dugun argia eta beroa igortzen dituena. Beste izar batzuen kasuan, fotosfera edo azaleko tenperatura, handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, eta, beraz, igorritako argia, batez beste, beste kolore batetakoa da. Izarrik hotzenak, gorriak dira, eta, beroenak, urdinak.

Fotosfera, presio handipean dauden gas geruza batez osatua dago. Teleskopioekin ikusia, granulazio fin bat du (flokulu deritzenak) eta ertz garbiak. Bertatik igortzen du izarrak bere erradiazioa. Bere azalera, bere gainean fakula deritzen argi hondo batean datza, fakula hauek, tenperatura altuagoan daudenez, are dizdiratsuagoak direlarik. Alderantziz, zulo edo beheragune sakonetan eratzen dira eguzki orbanak, hauen bidez, beheko geruza ikusten delarik, hain beroa ez dena, eta, beraz, itxuraz, ilunagoa da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]