Edukira joan

Fort William (Eskozia)

Koordenatuak: 56°49′01″N 5°06′35″W / 56.8169°N 5.1097°W / 56.8169; -5.1097
Wikipedia, Entziklopedia askea
Fort William
An Gearasdan
Fort Weelum
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Posta kodeaPH33
Geografia
Koordenatuak56°49′01″N 5°06′35″W / 56.8169°N 5.1097°W / 56.8169; -5.1097
Map
MugakideakKyle of Lochalsh
Demografia
Biztanleria10.175 (2016)
4.415 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01397
Ordu eremuaUTC±00:00
visitfortwilliam.co.uk

Fort William (Eskoziako gaeleraz: An Gearasdan eta eskozieraz: Fort Weelum), Inverness hiriaren ondoren Eskoaziako Lur Garaietako herri ezagunena da, bertan baitago Erresuma Batuko mendirik altuena den Ben Nevis mendia.

Izena Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoaren omenez ezarritako gotorlekuak ematen dio eta inguruan eratu zen herriari Maryburgh izena eman zitzaion, Gilen III.aren emaztearen omenez. Ondorengo mendeetan Gordonsburgh eta Duncansburgh izenak ere izan zituen baina azkenean hasierakoa berreskuratu zuen.

Gaelerazko An Gearasdan izenak "goarnizioa" esan nahi du eta bitxia da, izan ere frantsesezko garnison hitzaren gaelizazioa baita.

Cameron leinuaren lurraldea zen eta hainbat asentamendu zeuden sakabanatuta. Garai hartako herri nagusia Inverlochy zen. XVII mendean Oliver Cromwellen inbasioa gertatu zen eta lurraldea kontrolatu ahal izateko ingelesek gotorleku bat eraiki zuten eta inguruan herria eratuz joan zen. XVIII mendeko Jakobiten matxinadan hiria setiatu egin zuten jakobitek baina ez zuten Fort William eskuratu.

Geografia eta kirol turismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fort William, hegoalderago dagoen Glen Coe eta Glenfinnan-rekin batera inguruko turismogune handienak dira. Mendi txango eta mendi eskaladaren gune garrantzitsua da, Glen Nevis harana, Ben Nevis eta Munro mendiak albo-alboan baiditu. Turismo iragarkien arabera Fort William hiria Britainia Handiko mendi eta aire libreko kirolen hiriburua omen da. Downhill Mountain Bike Track bizikleta ibilbide ospetsuarengatik ezaguna da, bai eta Glasgow eta Great Glen Way-etik datorren West Highland Way ibilbidearengatik; Great Glen haran erraldoia zeharkatuz barna doan bizikleta/oinezko bidezidor batek Inverness eta Fort William hiriak lotzen ditu.

Hiri honetako 726 pertsona (biztanleri guztiaren %7.33a) Gaeleraz hitz egiteko gai dira.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]