Edukira joan

Filosofia budista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monje budistak eztabaidan Tibeten, 2013an. Jan Westerhoffen arabera, "eztabaida publikoak dira elkartruke filosofikoaren ezaugarririk agerikoenak" antzinako Indiako bizitza intelektualean[1].

Filosofia budista Buda Gautamaren pentsamenduarekin hasten da (K.a. VI. eta IV. mendeen artean) eta lehen testu budistetan gordetzen da. Indiako Magadha eskualdean sortu zen, eta, ondoren, Indiako gainerako azpikontinentera, Ekialdeko Asiara, Tibetera, Erdialdeko Asiara eta Asiako hego-ekialdera hedatu zen. Eskualde horietan, pentsamendu budista hainbat hizkuntza (tibetera, txinerara eta palira) erabiltzen zituzten tradizio filosofikoetan garatu zen. Filosofia budista fenomeno transkulturala eta nazioartekoa da.

Ekialdeko Asiako nazioetan nagusi diren tradizio filosofiko budistak nagusiki Indiako Mahayana budismoan oinarritzen dira. Theravada eskolaren filosofia nagusi da Asiako hego-ekialdeko herrialdeetan, hala nola Sri Lankan, Birmanian eta Thailandian.

Gauzen benetako izaeraren ezjakintasuna sufrimenduaren (dukkha) sustraietako bat denez, filosofia budista epistemologiaz, metafisikaz, etikaz eta psikologiaz arduratzen da. Testu filosofiko budistak ere praktika meditatiboen testuinguruan ulertu behar dira, zenbait aldaketa kognitibo eragiten dituztela suposatzen baita[1]. Funtsezko kontzeptu berritzaileen artean, Lau Egia Zintzoak daude, dukkha, anicca (iraunkortasunik eza) eta anatta (ez-izatea) aztertzeko[2][3].

Budaren heriotzaren ondoren, talde batzuk bere irakaspen nagusiak sistematizatzen hasi ziren, azkenik Abhidharma izeneko sistema filosofiko integralak garatuz. Abhidharma eskolei jarraiki, Nagarjuna eta Vasubandhu bezalako indiarrek, Mahayana filosofoek, "fenomeno guztien hutsaltasuna" eta vijñapti-matra ("itxura bakarrik"), fenomenologia edo idealismo transzendentalaren teoriak garatu zituzten. Dignāga eskolaren pramāṇa ('ezagutza-baliabideak') epistemologia budistaren modu sofistikatua sustatu zuen[1].

Antzinako eta Erdi Aroko Indian filosofia budistako eskola, azpi-eskola eta tradizio ugari egon ziren. Jan Westerhoff Oxfordeko filosofia budistako irakaslearen arabera, K.a. 300. urtetik 1000. urtera arte Indiako eskola nagusiak hauek izan ziren: Mahere ghika tradizioa (gaur egun desagertua), Sthavira eskolak (hala nola Sarvusivda, Vibhajyavere eta Pudgalavda) eta Mahayana eskolak. Tradizio horietako asko beste eskualde batzuetan ere aztertu ziren, Erdialdeko Asian eta Txinan esaterako, misiolari budistek hara eraman ondoren[1].

Budismoa Indiatik desagertu ondoren, tradizio filosofiko horietako batzuk tibetar, ekialdeko Asiako budista eta theravada budisten tradizioetan garatzen jarraitu zuten.

Budismoaren oinarrizko lezioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau Egia Zintzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budismoan, Lau Egia Zintzoak (Sanskritoz: catvāri āryasatyāni; Palieraz: cattāri ariyasaccāni; ingelesez: Four Aryan / Noble Truths) "zintzoen edo jatorren egiak" dira, "espiritualki duinak direnen errealitateak" bezala ulertuak. Dukkha edo sufrimenduaren inguruko egiak dira,[4] sufrimendua ekiditeko jakin beharrekoak. Budaren lehen irakaskuntzak, eta garrantzitsuenak, dira.[5][6][7]

Antzinako testu budistetan modu ezberdinetan ageri dira, baina beti mantentzen dute haien esanahi sinbolikoa eta proposamen-funtzioa. Sinbolikoki, Budaren, eta bere jarraitzaileen, askapena eta esnatzea adierazten dute. Proposamen bezala, Budaren irakaskuntzak, kontzeptuak eta pentsamenduak pertsonalki ulertzeko testuinguru edo euskarria aurkezten dute. Lau egiak hurrengoak dira:

  • Dukkha (sufrimendua, aseezintasuna, mina). Saṃsāra, mundu edo aldaketa ziklikoaren erreinuan sortitzekoa den ezaugarria da. Horregatik, gizakiek munduan jasaten dituzten bost prozesuetan (jaiotza, heriotzarainoko zahartzea, tristura eta etsipena, maitatuen falta edo agurtzea eta nahi dena ez eskuratzea) dukkha saihestezina eta berezkoa da.[8][9]
  • Samudaya (jatorria, agerpena). Sufrimendu edo dukkha-ren jatorria da, bat datorrena taṇhā edo grina amaiezinarekin. Taṇhā, gaitzaren hiru formatan ager daiteke: gutizia, iruzurra eta gorrotoa.[1][10][11]
  • Nirodha (etenaldia, amaiera). Dukkha-ren etenaldi edo amaiera azaltzen duen egia da, horretarako taṇhā alde batera utzi behar delarik. Behin sufrimenduaren jatorria baztertuta, ez da sufrimendurik emango eta gelditasun edo pakea (Nirvana) lortu dezakegu.[12][13][14][15]
  • Magga (bidea, bide zortzikoitz zintzoa). Nirodha edo Dukkha-ren etenaldia eskuratzeko jarraitu beharreko bidea da.[16][1]

Bide Zortzikoitz Zintzoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dharmachakra edo Zortzi erradioko gurpila, Bide Zortzikoitz Zintzoaren irudikapen moduan.
Sakontzeko, irakurri: «Bide Zortzikoitz Zintzoa»

Bide Zortzikoitz Zintzoa (Sanskritoz: āryāṣṭāṅgamārga; Palieraz: ariya aṭṭhaṅgika magga; ingelesez: Noble Eightfold Path), Samsara edo munduaren aldaketa ziklikotik askapena (nirvana) eskuratzeko bide zortzikoitzean (magga) jarraitu beharreko praktiken laburpena da.[12][17]

Bidearen zortzi elementuak samyañc (sanskritoz) edo sammā (palieraz) hasten dira, "zuzen, egoki, behar bezalako, onena" adierazten dutelarik.[18]

  1. Mintzamen Zuzena (samyag-vāc / sammā-vācā).
  2. Ekintza Zuzena (samyak-karmānta / sammā-kammanta).
  3. Sostengu Zuzena (samyag-ājīva / sammā-ājīva).
  4. Esfortzu Zuzena (samyag-vyāyāma / sammā-vāyāma).
  5. Kontzientzia Zuzena (samyak-smṛti / sammā-sati).
  6. Arreta Zuzena (samyak-samādhi / sammā-samādhi).
  7. Ikuspegi Zuzena (samyak-dṛṣṭi / sammā-diṭṭhi).
  8. Asmo Zuzena (samyak-saṃkalpa / sammā-saṅkappa).

Zortzi bideak Budaren irakaskuntza hirukoitzaren menpe sailkatu daitezke:[19][20]

Sailkapena Bide zortzikoitzak
Bertute morala.

(Sanskritoz: śīla, Palieraz: sīla)

1. Mintzamen Zuzena (samyag-vāc / sammā-vācā)
2. Ekintza Zuzena (samyak-karmānta / sammā-kammanta)
3. Sostengu Zuzena (samyag-ājīva / sammā-ājīva)
Meditazioa.

(Sanskritoz: samādhi, Palieraz: samādhi)

4. Esfortzu Zuzena (samyag-vyāyāma / sammā-vāyāma)
5. Kontzientzia Zuzena (samyak-smṛti / sammā-sati)
6. Arreta Zuzena (samyak-samādhi / sammā-samādhi)
Jakituria.

(Sanskritoz: prajñā; Palieraz: paññā)

8. Ikuspegi Zuzena (samyak-dṛṣṭi / sammā-diṭṭhi)
7. Asmo Zuzena (samyak-saṃkalpa / sammā-saṅkappa)
Sakontzeko, irakurri: «Karma»

Karma-k (sanskritoz: karma, karman; palieraz: kamma) ekintza edo jarduera esan nahi du; intentzio edo borondatearekin (cetanā) eginiko ekintzei (adimen, mintzamen edo gorputz fisiko bidez) egiten die erreferentzia.[21] Ekintza bat karma kontsideratua izateko intentzio batekin aurrera eraman behar da.

Tradizio budistan ekintza guztiek, onak edo txarrak izan, dagozkien ondorioak eroango dituzte;[12] eta banakoak, ekintza horien eramailea izanik, ondorioak onartuko ditu bere etorkizunean edo hurrengo bizitzan.[22][23]

Ernaberritzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Samsara gurpila, ernaberritze etengabeen gurpila.

Ernaberritzea (sanskritoz: punarbhava; palieraz: punabbhava; ingelesez: rebirth, re-becoming),[24] budismoaren irakaskuntza bat da, non pertsona baten ekintzek heriotzaren ondorengo bizitza berri batera eramango duten, saṃsāra deritzon aldaketa zikliko etengabean. Mundu edo ziklo etengabe honek sufrimendua eragiten du. Sufrimendua ekidin eta askatasuna edo moksha eskuratzeko, Bide Zortzikoitz Zintzoa jarraitu eta samudaya baztertu behar da.[25][20]

Berriz jaiotzearena, betiereko bizitzaren sinonimo izan beharrean, sufrimendu etengabearen parekotzat jotzen dela kontuan hartu behar da: ez da bedeinkapena, madarikazioa baizik.

Sakontzeko, irakurri: «Moksha»

Moksha, mokṣa, vimoksha, vimukti edo mukti (sanskritoz: मोक्ष)[26] budismoko, hinduismoko, jainismoko eta sikhismoko askatasun, argibide eta emantzipazio kontzeptua da.[27][28] Bakoitzak, bere buruaren ezagutzaren bidez (atman-jnana), eskura dezakeen sufrimendu eta ziklo amaiezinaren askapenari deritzo.[29]

Ikuspegi filosofikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indian garaturiko filosofiak, askatasun espiritualaren ezagutza eta soteriologiaren ikerketa izan ditu helburu bezala. Budaren irakaskuntzak ez ziren soilik fedearekin ulertzeko, analisi logiko (pramana) bidez berretsiak izateko baizik.[30] Eta ezagutza hauek ulertu eta barneratuak baziren, moksha edo askatasun estatua eskura zitekeen.[31] Baina horretarako, jarraitzaileek irakaskuntzak "ikertu" (upaparikkhati) eta "miatu" (tuleti) behar ditu, Budaren ikasleak pentsalari kritikoak izatea espero baita, Pali Kanoneko Vīmaṃsaka Sutta testu sakratuan aipatu bezala.

Budismoa eta beste korronte filosofikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budismoa eta pirronismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edward Conze, Thomas McEvilley, Christopher I. Beckwith, eta Adrian Kuzminski adituek harreman eta elkar-eragina antzeman zuten antzinako budismoaren eta Antzinako Greziako pirronismo korronte filosofikoaren artean.[32]

Pirron Eliskoa Alexandro Handiaren kideko bat izan zen, Indiarako bidaian eta konkistetan parte hartu zuena. Budismoarekin konexioak izan zitzakeela posiblea da beraz[33].

Konexio horiek ikusten dira argien theravada budismoaren funtsezko testua den Dhammapada eta Sexto Empiricok idatzirako "laburpen pirronikoak" lanaren artean konparazioa eginda. Bi idazkietan filosofia nagusiki praktikoak deskribatzen dira, helburu bertsuetara zuzenduak: zoriontasuna, lasaitasuna, emantzipazioa, jakinduria; nolabaiteko helburu espiritualtzat harturik, filosofia espiritual baten barruan[34]. Bhagavad Gita testu hinduaren oihartzunak ere badira Pirronen idatzietan[35].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Westerhoff, Jan. (2018). The golden age of Indian Buddhist philosophy. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-19-104704-6. PMC 1037096118. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  2. Gombrich, Richard F.. (1988). Theravāda Buddhism : a social history from ancient Benares to modern Colombo. Routledge & Kegan Paul ISBN 0-203-13025-1. PMC 67552948. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  3. The Princeton dictionary of Buddhism. 2013 ISBN 978-1-4008-4805-8. PMC 859536678. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  4. (Ingelesez) «Dukkha» www.accesstoinsight.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  5. (Ingelesez) «Four Noble Truths | The Buddhist Centre» thebuddhistcentre.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  6. (Ingelesez) «BBC - Religions - Buddhism: The Four Noble Truths» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  7. (Ingelesez) «Dukkha: What Buddhists Really Mean by 'Life Is Suffering'» Learn Religions (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  8. (Ingelesez) «The First Noble Truth: The Noble Truth of dukkha» www.accesstoinsight.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  9. (Ingelesez) Keown, Damien. (2013). Buddhism : a very short introduction. (New ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 0-19-966383-1. PMC 812686123. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  10. (Ingelesez) «Four Noble Truths: cattari ariya saccani» www.accesstoinsight.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  11. (Ingelesez) «The Second Noble Truth: The Noble Truth of the Origin of dukkha» www.accesstoinsight.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  12. a b c (Ingelesez) Laumakis, Stephen J.. (2008). An introduction to Buddhist philosophy. Cambridge University Press ISBN 978-0-511-38008-2. PMC 419264480. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  13. (Ingelesez) Collins, Steven. (1982). Selfless persons : imagery and thought in Theravāda Buddhism. Cambridge University Press ISBN 0-521-24081-6. PMC 7835226. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  14. (Ingelesez) Sasaki, Genjun. (1986). Linguistic approach to Buddhist thought. Motilal Banarsidass ISBN 81-208-0038-9. PMC 15790547. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  15. (Ingelesez) «The Third Noble Truth: The Noble Truth of the Cessation of dukkha» www.accesstoinsight.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  16. (Ingelesez) «The Fourth Noble Truth: The Noble Truth of the Path Leading to the Cessation of dukkha» www.accesstoinsight.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  17. (Ingelesez) Buddhism in practice. Princeton University Press 1995 ISBN 0-691-04442-2. PMC 31783263. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  18. (Ingelesez) The Pali Text Society's Pali-English dictionary. Published for the Pali Text Society by Luzac 1966 ISBN 81-208-1144-5. PMC 9900958. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  19. (Ingelesez) «From Monastic Ethics to Modern Society» Contemporary Buddhist Ethics (Routledge): 47–66. 2013-01-11  doi:10.4324/9780203037072-9. ISBN 978-0-203-03707-2. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  20. a b (Ingelesez) Harvey, Peter. (2012). An Introduction to Buddhism: Teachings, History and Practices. (2. argitaraldia) Cambridge University Press  doi:10.1017/cbo9781139050531. ISBN 978-1-139-05053-1. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).[Betiko hautsitako esteka]
  21. (Ingelesez) Gombrich, Richard F.. (2006). How Buddhism began the conditioned genesis of the early teachings. (2nd ed. argitaraldia) Routledge ISBN 1-134-19639-3. PMC 1162000607. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  22. (Ingelesez) «The Buddhist Society» www.thebuddhistsociety.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  23. (Ingelesez) «Kamma: A Study Guide» www.accesstoinsight.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  24. (Ingelesez) The Princeton dictionary of Buddhism. 2013 ISBN 978-1-4008-4805-8. PMC 859536678. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  25. (Ingelesez) McClelland, Norman C.. (2010). Encyclopedia of reincarnation and karma. McFarland ISBN 978-0-7864-5675-8. PMC 610031418. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  26. (Ingelesez) «SGI Library Online - The Soka Gakkai Dictionary of Buddhism» web.archive.org 2014-02-22 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  27. (Ingelesez) The Oxford dictionary of world religions. 1997 ISBN 0-19-213965-7. PMC 36771508. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  28. (Ingelesez) «moksha | Indian religion | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  29. (Ingelesez) Chatterjea, Tara. (2002). Knowledge and freedom in Indian philosophy. Lexington Books ISBN 0-7391-0456-X. PMC 50124996. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  30. (Ingelesez) Della Santina, Peter. (1986). Madhyamaka schools in India : a study of the Madhyamaka philosophy and of the division of the system into the Prāsaṅgika and Svātantrika schools. (1st ed. argitaraldia) Motilal Banarsidass ISBN 81-208-0153-9. PMC 15223303. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  31. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :3 izeneko erreferentziarako
  32. (Ingelesez) Beckwith, Christopher I.. (2015). Greek Buddha : Pyrrho's encounter with early Buddhism in Central Asia. ISBN 978-1-4008-6632-8. PMC 908669993. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  33. Román López, María Teresa. (1999-01-01). «Encuentros entre la India y Occidente en el mundo antiguo» Espacio Tiempo y Forma. Serie II, Historia Antigua (12)  doi:10.5944/etfii.12.1999.4347. ISSN 2340-1370. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  34. Samper Murillo, Pedro. (2013). Dos caminos hacia la felicidad: el escepticismo pirrónico de sexto empírico y el budismo del Dhammapada como prácticas espirituales. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  35. (Portugesez) Bicca, Luiz. (2013). «SOBRE PIRRO E A ÍNDIA» Anais de Filosofia Clássica 7 (13): 1–22.  doi:10.47661/afcl.v7i13.1369. ISSN 1982-5323. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]