Edukira joan

Fanta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fanta
Trinke Fanta - sei Bamboocha
Datuak
MotaMarka
Agintea
JabeaThe Coca-Cola Company
Historia
Sorrera1940
webgune ofiziala
Facebook: FantaUSA Twitter: fanta Instagram: fanta Youtube: UCMcJfwaSdyMMn1u6BnoaKEw Edit the value on Wikidata

Fanta gasdun freskagarri marka bat da, The Coca-Cola Company konpainiaren jabetzakoa. Hainbat formatutako bilduki (botilak, latak...) eta zapore ditu: laranjazkoa eta limoizkoa klasikoak dira, nahiz eta egun munduan zehar 90 mota egon.

Fanta izena freskagarri konpainiako Joe Knipp saltzaile beteranoak iradoki zuen. Bere ideia alemaniar enpresak bere langileen artean produktu berriari izena emateko antolatu zuen lehiaketa baten ondorioz sortu zen: Keithek langileei beren Fantasie (alemanez, Fantasia) agertzeko eskatu zien. hori entzundakoan, Knippek ¡Fanta! esan zuen.

1941ean sortu zen, Bigarren Mundu Gerran zehar. Max Keithek Coca-Colako (GmbH) operazioak zuzendu zituen Alemania Nazian gerran zehar eta arazoak izan zituen gobernu estatubatuarrarekin, horrek multinazionalei Alemanian komertzializatzea debekatu baitzien. Hori konpontzeko, Coca-Colak beren fabriken izena aldatu zuen, horrela, beren kaxa ibilita, etekinak izaten segi zezaten. Horrela sortu zen Fanta, merkatu alemaniarrari zuzenduta eta erabateko arrakasta izan zen. Gerraren ondoren, Coca-Colak (GmbH) marka erosi zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]