Ernst Chain
Ernst Boris Chain (Berlin, 1906ko ekainaren 19a - Castlebar, 1979ko abuztuaren 12a) germano-britainiar biokimikaria izan zen. 1945eko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Alexander Fleming eta Howard Floreyrekin batera penizilinari buruz egindako lanagatik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemanian jaio zen jatorri juduko familia batean. Kimika ikasi zuen Friedrich Wilhelm Unibertsitatean.
Naziak boterera iritsi zirenean, Ingalaterrara joan zen. Han ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean, Sir Frederick Gowland Hopkinsen gidaritzapean. 1935ean patologo lana onartu zuen Oxfordeko Unibertsitatean.
1939tik Howard Floreyrekin lan egin zuen mikroorganismoek sortutako bakterioen aurkako agenteen ikerketan. Flemingen lana aprobetxatuz, penizilinaren efektu terapeutikoa eta konposizio kimikoa aurkitu zituzten.
Gerraren amaiera aldera Erromara joan zen Osasun Institutu Nagusian lan egitera. 1964an Britainia Handira itzuli zen Londresko Imperial Collegeko biokimika departamentua sortu eta zuzentzeko. Bere bizitzaren amaieran sionista sutsua izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]