Edukira joan

Enniscorthy

Koordenatuak: 52°30′07″N 6°33′57″W / 52.502064°N 6.565876°W / 52.502064; -6.565876
Wikipedia, Entziklopedia askea
Enniscorthy
Inis Córthaidh
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Wexford konderria
PostakodeaY21
Geografia
Koordenatuak52°30′07″N 6°33′57″W / 52.502064°N 6.565876°W / 52.502064; -6.565876
Map
Altuera60 metro
Demografia
Biztanleria16.381 (2016)
Bestelako informazioa

Enniscorthy (irlanderaz Inis Córthaidh), Irlandako Wexfordeko konderrian dagoen udalerri bat da. 2006ko erroldaren arabera 9.538 biztanle zituen. Konderriko hiriburua den Wexford udalerritik 24 kilometro ipar-mendebaldera dago. Slaney ibaiak zeharkatzen du herria.

Irlanderazko Inis Córthaidh izenak "Corthaidhen uhartea" edo "haitzen uhartea" esanahiak izan ditzake.

465ean populatua zegoenez, Irlandan jarraian luzaroen populaturik egon den herrietako bat da. 1205ean anglo-normandiarrek Enniscorthy gaztelua eraiki zuten. Cronwellen gerratan eta 1798ko matxinadan borroka latzak izan ziren gaztelua eskuratu nahian.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Enniscorthy gaztelua
  • St. Aidan's katedrala
  • Vinegar Hill muinoa, irlanderaz Cnoc Fhiodh na gCaor
  • Ferns: 16 kilometrotara dagoen herrixka historikoa.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]