Edukira joan

Byte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Byte
Neurtzen duinformation (en) Itzuli
Unitate estandarretan1 B eta 8 bit
IkurraB, Б eta B

Byte bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen da[1].

Byte bat ordenagailu batek lan egin dezakeen informazio neurri txikiena da. Batez ere biltegiratze sistema batek duen gaitasuna adierazteko erabiltzen da. 2 bytek osatutako multzoari hitz deritzo (ingelesez, word), eta 4 bytek osatutakoari hitz bikoitz (ingelesez, double word).

Byte baten tamaina hardwarearen menpe egon da historikoki, eta azken hamarkadak arte ez da behin betiko estandarrik egon. 1 eta 48 bit arteko tamainak erabili izan dira byte bat definitzeko[2]. 6 eta 9 biteko byteak ugari erabiltzen ziren 60. hamarkadan. Gaur egungo de facto estandarra 8 biteko tamainako bytea da, 0 eta 255 arteko balioak adieraziz.

Jatorria eta etimologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Termino hau ingelesa da, binary term adierazpenetik dator eta informatika eta telekomunikazioetan erabili ohi da. Ordenagailu zahar batzuek 6, 7 edo 9 biteko bytekin lan egiten zuten. Honenbestez, izen hau hautatu zen 8 biteko byte batek (28 = 256 balio posible) informazio kopuru nahikoa gordetzen zuela erabaki zelako.

Byte hitza Werner Buchholzek erabili zuen lehen aldiz 1956. urtean[2], IBM Stretch konputagailu diseinu fasean. Konputagailu honek helbideratze luzera aldakorra zuen, aginduan beran bytearen tamainarekin. Ingelesezko bite hitzaren nahitaezko berridazketa da, bit hitzarekin ez nahasteko[3].

1960aren hasieran, AT&Tk telefonia digitala sartu zuen distantzia luzeko enborreko lineetan. Horiek 8 biteko μ-law kodetzea erabili zuten. Inbertsio handi horrek 8 biteko datu-transmisioaren kostuak murrizteko konpromisoa hartu zuen.

Byte ugariko unitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Byten multiploak
SI IEC 60027-2
Izena
(Ikurra)
SI
Estandarra
Erabilpena
informatikan
Izena
(Ikurra)
Balioa
kilobyte (KB) 103 210 kibibyte (KiB) 210
megabyte (MB) 106 220 mebibyte (MiB) 220
gigabyte (GB) 109 230 gibibyte (GiB) 230
terabyte (TB) 1012 240 tebibyte (TiB) 240
petabyte (PB) 1015 250 pebibyte (PiB) 250
exabyte (EB) 1018 260 exbibyte (EiB) 260
zettabyte (ZB) 1021 270 zebibyte (ZiB) 270
yottabyte (YB) 1024 280 yobibyte (YiB) 280

Sistema bat baino gehiago dago bytean oinarritutako unitate multiploak definitzeko. Sistema batzuk 10en berreketetan oinarritzen dira, Nazioarteko Unitate Sistemari (SI) jarraituz. Sistema horrek, adibidez, 'kilo 'aurrizkia 1000 (103) bezala definitzen du; beste sistema batzuk 2ren berreketetan oinarritzen dira. Sistema hauen nomenklaturak nahasmena du. 10en berreketetan oinarritutako sistemak, SI aurrizki estandarrak (kilo, mega, giga,...) eta dagozkien sinboloak (k, M, G...) erabiltzen dituzte. Hala ere, 2ren berreketetan oinarritutako sistemek aurrizki bitarrak (kibi, mebi, gibi,...) eta dagozkien sinboloak (Ki, Mi, Gi...) erabil ditzakete edo K, M eta G aurrizkiak erabil ditzakete, anbiguotasuna sortuz M edo G aurrizkiak erabiltzen direnean.

Definizioen arteko gatazkak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memoriak arkitektura bitarra du, eta memoria unitateak definitzea 2ren berreketetan oinarritzea praktikoagoa da. Multiplo bitarretarako 'kilo' aurrezenbakia erabiltzea komenigarritzat jo zen, 1.024 (210) gutxi gorabehera 1.000 baita[4]. Definizio hori oso erabilia izan zen informatika pertsonalaren lehen hamarkadetan, adibidez 368,640 byteko Tandon biltegiratzeko gailu bat "360 KB" gisa iragartzen zen, 1024-byte konbentzioa segituz. Baina ez zen konbentzio unibertsal bat, 1000-byteko konbentzioa ere erabiltzen zen, adibidez, 109,375 byteko Shugart SA-400 diskete bat '110 Kbyte' gisa iragarriz[5]. Bien arteko konbinazioak erabiliz ere iragartzen ziren diskete ezberdinak, benetako biltegiratze ahalmena ez zehaztuz.

Interpretazio hamartarren eta bitarren arteko diferentzia, ehunekotan

Unitate hauek estandarizatu gabe egoteak anbiguotasun handia sor lezake gailuen benetako biltegiratze ahalmenarekiko, eta iragarki engainagarriak ekarri ahal ditu. Unitate hamartar eta bitarren arteko ezberdintasuna handitzen doa kapazidadea handitzen doan bitartean.

1995ean, Kimika Puruaren eta Aplikatuaren Nazioarteko Batasuneko Nomenklatura eta Sinboloen Sail arteko Batzordea (IUPAC) anbiguotasun hori konpontzen saiatu zen aurrizki bitarren multzo bat proposatuz[6], 1024-ren berreturak erabiliz. Hauek 'kibi'(210 byte ), 'mebi'(220 byte) eta 'gibi' (230)byte aurrizkiak barneratzen ditu.

1998ko abenduan, IUPACek proposatutako aurrezenbakiak erabiliz (kibi, mebi, gibi eta abar) aukeratu NBEk erabilera eta definizio horiek 1024ko berreketak zalantzarik gabe denotatuko zituen[7]. Hala, kibibyte bat (1 KiB) 10241 byte = 1024 byte da, mebibyte bat (1 MiB) 10242 byte = 1.048.576 byte, eta abar. Bitartean, interpretazio dezimalek 1000-ren berreketak denotatuko zituen.

Adibide praktikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Unitatea Baliokide hurbila
bit Balio Boolear bat, (0) edo (1) adieraziz.
byte utf-8 karaktere bat
kilobyte "Jabberwocky" poemen textu osoa
Favicon bat
megabyte Harry Potter eta Suaren Kopa-.ren textu osoa[8]
gigabyte Bideo ordu erdi[9]
The Lamb Lies Down on Broadway diskako CD-kalitatezko audio ez konprimatua.
terabyte 2007-an salgai zegoen disko gogor handiena[10]
1080p 4:3 'Avatar, azken aire maisua' animaziozko telesail osoa
petabyte MP3 formatuan dauden 2000 urte audio[11]
exabyte 2004-ko hilabete bateko internet trafikoa[12]
zettabyte 2016-ko internet trafiko osoa[13]

Erabilera komunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programazioko lengoaia askok byte datu-motak definitzen dituzte.

C eta C++ programazio-lengoaiek honela definitzen dute bytea: "datuak biltegiratzeko unitate helbideragarria, behar bezain handia, inguruko oinarrizko karaktere-multzoko edozein kide mantentzeko" (C arauaren 3.6 klausula)[14].

Javaren jatorrizko datuen byte mota zortzi bit gisa definitzen da. Sinatutako datu-mota bat da, –128 eta 127 balio tartekoa.

.NET programazio-lengoaiek, hala nola C#, bytea sinatu gabeko mota gisa definitzen dute, eta sbytea (signed byte), berriz, sinatutako datu-mota gisa, 0 - 255 eta -128 - 127 balioekin, hurrenez hurren.

Byte bat modu ezberdinetan adieraz daiteke:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Bemer, R. W.. (1959-09). «A proposal for a generalized card code for 256 characters» Communications of the ACM 2 (9): 19–23.  doi:10.1145/368424.368435. ISSN 0001-0782. (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. a b (Ingelesez) Buchholz, Werner. (1956). The Link System. IBM, 7 or..
  3. (Ingelesez) Blaauw, Frederick Phillips; Buchholz, Werner. (1962). Planning a Computer System - Project Stretch. McGRAW-HILL BOOK COMPANY, INC., 40 or..
  4. (Ingelesez) «Prefixes for binary multiples» www.iec.ch (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  5. (Ingelesez) Shugart SA 400 minifloppy Disk Drive. .
  6. (Ingelesez) IUCr 1995 Report - IUPAC Interdivisional Committee on Nomenclature and Symbols (IDCNS). IUPAC.
  7. (Ingelesez) IEEE Standard for Prefixes for Binary Multiples. IEEE (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  8. (Ingelesez) Dexter, Allison. How Many Words are in Harry Potter?. .
  9. (Ingelesez) «Kilobytes Megabytes Gigabytes Terabytes» web.stanford.edu (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  10. (Ingelesez) Perenson, Melissa J.. (2007). Hitachi's massive 1TB hard drive. IDG Communications, Inc..
  11. (Ingelesez) McKenna, Brian. (2018). What does a petabyte look like?. computerweekly.com.
  12. (Ingelesez) Gross, Grant. (2007). Internet Could Max Out in 2 Years, Study Says. PC World.
  13. (Ingelesez) Barnett, Thomas. (2016). The Zettabyte Era Officially Begins (How Much is That?. Cisco Blogs.
  14. (Ingelesez) ISO/IEC 9899 Estandarra. , 4 or..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]