Edukira joan

Buriat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaBuriat

Motaetnia
Biztanleria (osoa)460.053, 43.661 eta 45.087
HizkuntzaBuriatera
ErlijioaMahāyāna eta Xamanismo
Honen parteMongol
Geografia
EstatuaErrusia, Txinako Herri Errepublika eta Mongolia

Buriatak[1] (buriateraz: БуряадBuryaad; Буряад-монгол; mongolieraz: Буриад) Baikal aintziraren ertzean bizi den herri mongol bateko kideak dira. 500.000 lagun inguru dira eta Siberiako talde aborigen handiena osatzen dute. Gehienak Buriatiako Errepublikan (Errusia) bizi dira nagusiki. Mongol etniako iparraldeko azpitalderik handiena dira.

Oraintsu arte artzain eta ehiztari nomadak izan diren arren, gaur egun nekazaritzan ere aritzen dira, eta mundu guztian ezagun egin diren brakstish direlakoak egiten dituzte hango errementariek. Budismoa dute erlijio nagusia, lamaismo eran, baina Tibeteko eraginak (tantrismoa) eta jatorri siberiarreko ohitura xamanistak ere badituzte. Zurezko etxoletan bizi dira, edo bestela feltroz egindako yurtatan neguan eta larruz estalitakoetan udan.

XIII. mendeaz geroztik bizi dira oraingo lurretan eta 1922an Buriatiako Errepublika sortu zuten, Sobietar Batasuna zenaren barruan. Gaur egun buriat gehienak Ulan-Ude hirian eta inguruetan bizi dira, nahiz eta hainbat oraindik modu tradizionalagoan bizi diren landa eremuetan. Mongolieraren dialekto bat hitz egiten dute, buriatera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]