Brahmaputra
Brahmaputra ব্রহ্মপুত্র নদ (be) ब्रम्हपुत्र (hi) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | nazioarteko ibai |
Luzera | 2.900 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°12′03″N 91°44′49″E / 26.20072°N 91.74683°E |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Assam |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 651.334 km² |
Arro hidrografikoa | Brahmaputra Basin (en) |
Ur-emaria | 19.500 m³/s |
Bokalea () | Bengalako golkoa |
Brahmaputra[1] (assameraz: ব্ৰহ্মপুত্ৰ; bengaleraz: ব্রহ্মপুত্র নদ; hindiz: ब्रम्हपुत्र; ingelesez: Brahmaputra River) Indiako azpikontinentearen ibai nagusienetako bat da. Bere izenak sanskritoz "Brahmaren semea" esan nahi du.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere iturria Himalaian, Tibeteko mendebaldean dagoen Jima Yangzong glaziarean, non Yarlung Tsangpo izena duen. Gero hego-mendebalderantz jotzen du Assam harana zeharkatuz. Erdialdeko Bangladeshen bi zatitan banatzen da: nagusia Jamuna izenekoa eta bestea Shitalakshya izenekoa. Bangladeshen, Ganges eta Meghna ibaiekin batera munduko deltarik handiena sortzen du, azkenean Bengalako golkoan hiltzeko.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaia antzinako sanskritoz Lauhitya zuen izena eta Brahmaputra haranaren biztanleek Luit zioten.
Brahmaputraren gehiena nabigagarria da eta bere urak sakratuak dira hinduismoan. Udaberrian, Himalaiako elurra urtzen denean, Brahmaputrak uholdeak sortzen ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).