Edukira joan

Blazar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blazar baten irudikapen artistikoa.

Blazarra Lurrerantz zuzendutako zurruta erlatibista igortzen duen galaxia-nukleo aktiboa da.[1] Zurruzta ia argiaren abiaduran higitzen den ionizatutako materiaz osatuta dago. Blazarrak oso energia-iturri indartsuak dira espektro elektromagnetikoan, baina batez ere gamma fotoienak. Hala ere, oso denbora laburrean (ordu edo egun gutxietan) distiran gorabehera handiak izaten dituzte.

Blazarra astronomiako eta energia handiko astrofisikako ikergai garrantzitsuetako bat da. Hauek ikertzeak akrezio-diskoen eta zurrusten propietateak, galaxien erdiguneko zulo beltz supermasiboak eta inguruko galaxiak, eta energia handiko fotoien, izpi kosmikoen eta neutrinoen igorpena ikertzea dakar berekin.

2018ko uztailean IceCube Neutrino Behatokiak iragarri zuen 3.700 milioi argi-urtera dagoen blazar batetik zetorren neutrino bat detektatu zuela 2017ko irailean. Hau izan zen neutrino detektore batek argizagi baten kokapena aurkitu zuen lehenengo aldia.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Energia handiko neutrinoen lehen iturria aurkitu dute: blazar bat» (pdf) Elhuyar aldizkaria 2018ko iraila (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 5a).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]