Edukira joan

Beat belaunaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Allen Ginsberg eta Peter Orlowski.
Jack Kerouac, 1956an.
William Burroughs, 1983an.

Beat Belaunaldia (ingelesez: Beat Generation) kontzeptua XX. mendeko 50. eta 60. urtetako Ameriketako Estatu Batuetako idazle talde bat sailkatzeko erabili izan da. Taldea izan ezik kultura fenomeno bat ere izan zen. Sexuak, drogak, Jazz musikak eta ekialdeko filosofiak batu zituen mugimendu horren inguruan ibilitakoak.[1] 60ko hamarkadan AEBetako kultura giroa astindu zuen mugimendua izan zen, aurreko joerak erabat apurtuz.[2]

Mugimendua Bigarren Mundu Gerraren ondoren agertu zen, eta, hein batean, gerra arteko Belaunaldi Galduari hartu zion lekukoa (Ernest Hemingway, F. Scott Fitzgerald, Gertrude Stein, John Dos Passos…), edo kendu zion lekua, ordura arteko bidea erabat zartatu nahi izan baitzuen.

"Beat" hitza idazleek berek onartutako izendapena izan zen. John Clellon Holmes-ek jendarteratu zuen artikulu batean, eta Kerouacek berak aipatu zuen On the Road liburuan. 'Beat' hitzak askotariko adierak ditu: beatifikatua, zafratua, erritmikoa… Beat belaunaldiko kide guztien ezaugarria askatasun-egarria izan zen eta askatasun hori literatura-formen bilaketara bideratu zuten, Iñigo Roque itzultzailearen hitzetan.[3]

Besteak beste, hauexek ziren mugimendu hori definitzeko erabilitako ezaugarriak:

  • Balio tradizional estatubatuarrak arbuiatzea.
  • Inkonformismoa.
  • Drogen erabilera.
  • Sexu askatasun handia.
  • Asiako ekialderen filosofiarekiko interesa.
  • Jazz musikarekiko interesa.

Mugimendu honek hippien pentsamenduan eragin handia izan zuen.

Idazle ezagunenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere estetika masa-kulturak eta klase ertainak xurgatu zuten berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta hirurogeiko hamarkadaren hasieran. On the Road, adibidez, gazteek gurtzeko obra bihurtu zuten. Askapen espiritualari egindako kantuak sexu-askapenea bideratu zuen; halaber, emakumearen eta beltzen askapen-mugimenduen katalizatzaile gisa jokatu zuen, hippy mugimendua eta kontrakulturaren igoera, eta zeharka homosexualen askapena indartu zituen.

Estatu Batuetako eta, orokorrean, ingelesezko kulturaren izen handiengan eragina izan zuen, besteak beste, Bob Dylan, Tom Waits, Tuli Kupferberg, Ian Curtis, Jim Morrison, Arthur Lee, Janis Joplin, Patti Smith.

Beat Belaunaldiaren inguruko filmak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]