Ars magna
Ars magna | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Ramon Llull |
Sorrera-urtea | 1274 |
Argitaratze-data | 1300(e)ko hamarkada |
Izenburua | Ars magna, generalis et ultima |
Ekoizpen lekua | Lyon eta Pisa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Tesia |
Hizkuntza | latina |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | list of works by Ramon Llull (en) |
Argumentu nagusia | filosofia, erlijioa, Mistizismoa eta logika |
Ars magna[1][2] (izenburu osoa: Ars magna, generalis et ultima, c. 1305 argitaratua, baina lehenago idatzia) Ramon Llullen Ars serieko bertsiorik luzeena da.[2] Badira bertsio laburragoak ere: Ars compendiosa inveniendi veritatem, Ars Brevis, Art demostratiba, etab. Ars Magnak konbinazio-logikan oinarritutako hizkuntza formala asmatu zuen, filosofia eta erlijioa hizkuntzen hesirik gabe guztiaz hitz egin ahal izateko. Musulmanak kristautasunera bihurtzeko nahiaren zati garrantzitsu bat izan zen. Hizkuntza unibertsal bat sortzeko lehen saiakera da eta Leibnizen eragina izan zuen, zeinek sistema zabaldu eta "konbinatoria" deitu baitzuen. Ramon Llullen Ars magna artefaktu mekanikoetan arrazoitze artifiziala aplikatzeko proposamena egin zuen lehen lana da. Ramon Llull-en planteamendua da, asmakizuna bainoago, hurrengo mendeetan iraun zuen ikerketa zientifikoaren ildo bat markatzen duena, eta ondorengo garaietako matematikariek arrazonamendu logikoa sistematizatzeko modua ezartzeko ereduak planteatzen jarraitu zuten.