Edukira joan

Aragats

Koordenatuak: 40°31′23″N 44°11′43″E / 40.5231°N 44.1953°E / 40.5231; 44.1953
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aragats
Datu orokorrak
Garaiera4.090 m
Prominentzia2.143 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak40°31′23″N 44°11′43″E / 40.5231°N 44.1953°E / 40.5231; 44.1953
Estatu burujabe Armenia
Armeniako probintziaAragatsotn
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAragats (herria, 1.900 m)
Geologia
Material nagusiaLaba

Aragats[1]Aragats mendia bezala ere ezaguna— (armenieraz Արագած, "Aragats Lerr" generikoarekin, 4.095 m) Armeniako mendirik altuena da. Estratosumendia da eta bere azken erupzioaren data ez da ezagutzen[2].

Bere izena daraman Aragatsotn ("Aragatsen behean") probintzian dago, Erevanetik 40 bat km ipar-mendebaldera. Errepide batzuek mendia inguratzen dute; ibilbide biribil horretan topatzen diren hiri nagusiak Ashtarak probintziaburua (hego-ekialdean), Aparan (ipar-ekialdean), Artik (ipar-mendebaldean) eta Talin (hego-mendebaldean) dira.

Egun estatuko tontorrik garaiena bada ere, ez du armeniarrentzat ikurraren funtzioa betetzen: herri honetako kideentzat mendi nazionala Ararat da, Erevanetik ikusgai dena baina turkiar estatuarekiko mugaz bestaldean, nagusiki kurduak bizi diren lurraldean. Armeniar genozidioaren aurretik, ordea, armeniarrak ziren nagusi alde honetan.

Bere magalean Biurakan behatokia eta Amberdeko gotorlekua daude. Lehena historikoki garrantzitsua izan da, batez ere argazkigintzaren gaineko ikerketa batzuetarako.

Mendia nahiko helmuga ezaguna da mendizaleentzat, are gehiago udan: garai honetan eguraldiaren laguntzaz bere igoera erraztu egiten da; hala ere eguraldi aldaketak supituan gerta daitezke. Lau tontor nagusi daude: iparraldekoa da altuena eta teknikoki prestakuntza handiagoa eskatzen du; besteak mendebaldekoa (4.80 m), ekialdekoa (3.916) eta hegoaldekoa (3.879, igotzen errazena dena).

Aragats elurtuta.

Mito baten arabera tradizio kristauan Gregorio I.a Argitzailea deitzen den santua -Armeniako patroia- behin mendian otoitz egiten hasi zen; une horretan zerutik inoiz itzaltzen ez zen kriseilua jaitsi zen, berari argia eskaintzeko.

Armeniarren tradizioak dio kriseilua oraindik han dagoela eta bihotzez zein espirituz garbiak direnek baino ezin dutela ikusi. Betiereko argiontzi hau nazioaren itxaropen eta ametsen ikurra litzateke[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]